Kontxako baranda zati bat egokitu zaien pertsonen behin-betiko zerrenda

Irailaren 14an amaituko da ordainketa epea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Uztailaren 20an izan zen Kontxako barandaren 225 zati esleitzeko zozketa publikoa. Zozketa egin baino lehen, zozketan parte hartzeko izena eman eta 1.go taldekoa izateko baldintzak betetzen zituzten pertsonei egokitu zitzaizkien zenbakiak argitaratu ziren. (Adinez nagusia izatea eta Donostian erroldatuta egotea ziren 1.go taldekoa izateko baldintzak).  

Hala, 1197 eta 1421 zenbakiak atera ziren saridun. Beraz, bi zenbaki horien arteko zenbakiak (zenbaki horiek barne) dituztenei egokitu zaie baranda zatia.

Alegazioak eta erreklamazioak egiteko epea pasatu ondoren, behin betiko zerrendak argitaratu dira. Orrialde honetan ikus dezakezu egokitu zaizun.  

Baranda zatia eramateko eskubidea dutela frogatzeko, egokitu zaien pertsonek 145 € sartu behar dituzte Donostiako Udalaren kontu korrontera ( IBAN ES40 2095 0611 01 1062104533. kontzeptua:"barandilla"). Ezinbestekoa da ordainagiria gordetzea, baranda zatia jasotzean eskatuko baitizute.    

Ordainketa egiteko epea irailaren 14an, ostiralean, amaituko da. Epe horretan ordainketa egin ezean, baranda jasotzeko eskubidea galduko duzu, eta itxarote zerrendako hurrengo izenari esleituko zaio.  

Barandaren zatiketa lanak direla eta, behin betiko banaketa hilabete batzuk atzeratuko da. Aldez aurretik, zurekin kontaktuan jarriko gara baranda jasotzeko datak eta lekua jakinarazteko  

2018/08/29-an argitaratua