Donostiak IBTM Nazioarteko Kongresuen Azokan hartuko du parte

Abenduaren 8tik 10era bitartean egingo da modu birtualean, eta mundu osoko ordezkariak izango dira bertan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
IBTM World Azoka urteko hitzordu garrantzitsuenetakoa izaten da. Aurtengo edizioa, abenduaren 8tik 10era bitartean izango da, eta bertan izango da Donostia. Hain zuzen ere, Donostia Turismoko Kongresu eta Ekitaldien saileko ordezkariak izango dira bertan, mundu mailako 150 herrialdetatik datozen 15.000 parte-hartzaileen artean. Bessteak beste, hurrengo ordezkariak aurki daitezke:
  • Kongresu eta ekitaldien alorreko ordezkari instituzionalak
  • Espazioetako ordezkariak
  • Konbentzioetako ordezkariak
  • Hoteletako ordezkariak
  • Turismoguneetako ordezkariak
  • Zerbitzu-hornitzaileen ordezkariak
  • Lanagatik bisitak egiten dituztenak

Edizio honetan, Donostiak lau ordezkapen izango ditu, hau da, bazkide diren lau enpresa izango dira bertan:
  • Kursaal Kongresu Jauregia
  • Basque Destination eta Inbasque bidaia-agentzia hartzaileak
  • Hotel de Londres y de Inglaterra

Parte-hartzaile bakoitzak 30 hitzordu izango ditu mundu osoko eragileekin. Lan-bilera horietan, Donostiako ordezkariek hiriak segmentu horretarako bileren gune gisa eskaintzen duen potentzialtasuna aurkeztuko diete. Horrela, kontaktuak egingo dituzte eta beste eragile eta merkatu batzuk ezagutuko dituzte, hauek hirira hurbiltzeko nahiarekin.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/11/30-an argitaratua