ADIFen Herrerako geltokiko lanek oinezkoei eragingo diete ostegunetik aurrera

Geltokiaren azpiko oinezkoentzako tunela itxita egongo da urtebetez, eta ordezko ibilbide bat egin beharko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF) egiten ari den Herrerako geltokiko sarbideak eraberritu eta hobetzeko lanek aldaketak eragingo dituzte oinezkoen mugikortasunean ostegunetik aurrera (martxoak 25).

Egun horretatik aurrera, geltokiaren azpiko oinezkoen tunela itxita egongo da 12 hilabetez, gutxi gorabehera, eta aldi horretan, oinezkoentzako ordezko ibilbidea Larrerdi eta San Luis Gonzaga plazen ondoan dauden igogailu eta hiri-eskailera publikoetatik igaroko den ibilbidea izango da.

Lan horiek amaitu ondoren, tunela berriz irekiko da eta egungoa baino pixka bat laburragoa izango da.

2021/03/23-an argitaratua