Udalak Ondarretako harriak kentzeko zerbitzua kontratatuko du

Tokiko Gobernu Batzordeak lehiaketara atera du zerbitzua hurrengo bi urteetarako 333.000 euroren truke

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, segidako zerbitzua kontratatzeko espedienteari hasiera ematea: Ondarretako hondartzaren idor antropikoko erretira zerbitzuak eta datu-hartzea zerbitzua.

Kontratuak bi urteko iraupena izango du eta beste bi urtez luzatu ahal izango da; bi lote izango ditu - lehena, harrien kentzeari, hondakinen balorizazioari eta makinak jartzeari buruzkoa; eta bigarrena, kendutakoaren datu-hartzeari buruzkoa -; eta 333.000 euroko kostua izango du.

Udal antolaketa


Donostiako Udalak lanean jarraitzen du egoitzen plangintzan, hain zuzen ere, udal zerbitzuak berrantolatzeko plangintzan. Horren harian, Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Goikoa Jauregiko udal bulegoak antolatzeko proiektua. Eta proiektu hau egiteko aurrekontua 340.000 eurokoa da.

2018ko diru-laguntzak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu ditu, 2018 ekitaldian irabazi-asmorik gabeko entitate pribatuentzako diru laguntza deialdia arautuko duten oinarri orokorrak. Donostiako Udalak 1,6 milioi euro emango dizkie diru-laguntzetan, hiriko talde, fundazio eta irabazi asmorik gabeko entitate pribatuei, hainbat arlotan egiten dituzten ekintzak gauzatzen laguntzeko asmoz. Izan ere, talde horien ekimenek donostiarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute.

Hainbat kontraturen luzapena


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Ondarretako hondartzan piraguak eta antzekoak alokatzeko zerbitzu-kontratuaren laugarren luzapena, 2018ko uda sasoirako. Luzapenaren kanona 2.146,27 eurokoa da.

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Urtxintxa Aisialdiko Eskola-Gipuzkoa enpresari Parketarrak egitasmoa garatzeko zerbitzu-kontratuaren bigarren eta azkeneko luzapena. Kontratuaren prezioa 38.980 eurokoa da.

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Kontxako hegal azpian dauden 1 eta 2 zenbakidun tabernak ustiatzeko kontratuaren hirugarren eta azken luzapena. Taberna 1-aren prezioa 23.133,84 eurokoa da, eta aldiz, Taberna 2-aren prezioa 12.338,05 eurokoa.

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, hiri altzariak zaindu eta mantentzeko - hiriko eserlekuak - zerbitzua emateko kontratuaren lehen eta azken luzapena, 130.724,88 euroren truke.

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Donostiako hondartzetan eta uhartean zaintza, salbamendu, sorospen eta laguntza zerbitzua emateko eta desgaitasunen bat duten pertsonei Kontxako hondartzan bainatzen laguntzeko kontratuaren lehen luzapena. Kontratua Gurutze Gorriari esleitu zitzaion 439.550 euroren truke. Eta kontratuaren luzapena segidako iraupena izango du: 2018ko ekainaren 1etik 2019ko maiatzaren 31 arte.

2018/02/20-an argitaratua