Ekainak 9-10: Asteburu honetako trafiko eta garraio aldaketak

Triatloi bat eta giza kate bat egongo dira hirian

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostriku Trialoia (Ekainak 10)

   
Igandean ekainak 10 Donostiako VIII. Triatloi Familiarra jokatuko da (0,150km – 4km – 1km). Triatloi hau kirola elkarrekin egiteko ohitura duten familia eta senitartekoentzat da; ekitaldi honetan denek dute tokia: aitona-amonak, osaba-izebak, gurasoak, etab.  





Giza katea (ekainak 10)

   
Gure Esku Dago mugimenduak iganderako antolatu duen giza kateak trafiko aldaketak eragingo ditu hirian. Hori dela eta, Udaltzaingoa, Mugikortasuna, Herri Babesa, Hiri Mantentzea eta DBus, besteak beste, arduratuko dira ibilgailu eta pertsonen jarioaz. Trafikoa etenda egongo da 11:00etatik 13:00ak arte. Udalak garraio publikoa erabiltzea aholkatu die herritarrei.    

Ekitaldiko unerik garrantzitsuena 12:00etatik 12:30era izango den arren, 11:00etan hasiko dira herritarrak bakoitza bere lekuan jartzen. Hori dela eta, ezinbestekoa da trafiko neurri berezi batzuk indarrean jartzea, batez ere Antiguan eta Añorgan eragina izango dutenak.    

2018/06/08-an argitaratua