Urtarrilaren 31ra bitarte luzatu da Zilarrezko Barandara aurkezteko epea

Lehen sariak otsailaren 27an banatuko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Urtarrilaren 31n amaituko da Donostiako ostalaritza-establezimendu interesatuek Zilarrezko Baranda eskuratzeko eskaera aurkezteko epea; hots, Donostiako Institutu Gastronomikoak aurrez ezarritako baldintzen dekalogokoaren arabera emango duen kalitatezko bereizgarria.

Lehen sariak otsailaren 27an banatuko dira Donostiako Miramar Jauregian egingo den Pintxoen I. Galan.

Donostiako Udala, Alkateordetzaren bidez, Donostiako Institutu Gastronomikoa kudeatzen ari da gure kultura gastronomikoan gehien ezagutzen den tradizioenetariko bat babesteko, sustatzeko eta zabaltzeko tresna gisa: pintxoa. Lehen urratsenetariko bat adituen batzorde bat osatzea izan da.

Establezimenduek, kalitatezko label edo bereizgarri bat jasotzeko, bildu behar dituzten baldintzen dekalogo bat definitu du Batzordeak, eta dagoeneko, Zilarrezko Baranda izenarekin ezagutuko den bereizgarri hori jasoko duten lehen tabernak eta jatetxeak hautatzeko prozesuan lan egiten ari da.

Ernesto Gasco Alkateordeak ondorengoa adierazi zuen: “ekimen honekin Donostiak pintxoren munduan duen nagusitasuna berreskuratuko dugu, globalizazioaren edo estandarizazioaren aurrean, geuk geure kultur ondare gastronomikoa baitugu; hau da, pintxoa, gure idiosinkrasiaren eta tradizioaren isla, eta hura nabarmendu behar dugu”.

fomentosansebastian.eus web gunean eskaera-inprimakia eta Zilarrezko Baranda eskuratzeko bete beharreko baldintzen dekalogoa ere bertan ageri da.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/01/17-an argitaratua