Udalak bizkortu egin du Infernuan eta Loiolako Erriberetan etxebizitzaren eraikuntza
Donostiako 353 pertsonak edo familiak beren bizi-proiektuak garatu ahal izango dituzte Udalak aktibatutako bi eremu horietan
Tokiko Gobernu Batzarrak bi izapide garrantzitsu onartu ditu etxebizitza publikoaren eraikuntza bizkortzeko. Zehazkiago, Eusko Jaurlaritzari obra-lizentzia eman zaio Loiolako Erriberetan 83 zuzkidura-apartamentu eraikitzeko, eta Etxegintzari Infernuko bi partzela lagatzea onartu da, gehienez 270 BPE sortzeko.
Jon Insausti alkateak nabarmendu duenez, "
aurrera egiten jarraitzen dugu benetako arazoei erantzun zehatzak ematen, izan ere, Donostiako 353 pertsona edo familiari beren bizi-proiektua garatzen jarraitzeko aukera emango diguten proiektuak onartu ditugu".
Hori guztia Udalak hiriko etxebizitzaren arazoari ematen dion garrantzian erakusten du, Udal Gobernuarentzat lehentasunezko lan-ardatzetako bat izanik.
Infernuko bi partzelen lagapenari esker, Donostiako Etxegintzak lehiaketa publikoa lizitatu ahal izango du, garapen berri horretan babes publikoko 270 etxebizitza eraikitzeko aukera emango duena, eta hori ere urrats bat gehiago izango da ingurune horren hiri-berroneratzean.
Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeaz gain, garapen horretan bultzada berezia emango zaio etxebizitza tasatuaren modalitateari; izan ere, egingo diren etxebizitza publikoen erdiak ezarritako baremoen ondorioz etxebizitza soziala eskuratzeko aukerarik izan gabe etxebizitza librearen merkatuan sartzeko ere ahalmenik ez duten donostiarrentzat izango dira.
Gainera, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari emandako lizentziarekin, Eusko Jaurlaritzak 83 zuzkidura-apartamentu hartuko dituzten
Loiolako Erriberetako eraikinak egiteko lanei ekin ahal izango die. Eraikin horiek irisgarritasun-arazoak dituzten etxebizitzetan bizi diren eta horiek
Bizigune programari uzten dioten Donostiako adinekoentzat dira oso-osorik. Gero, beraien etxebizitzak gazteei alokatu ahal izango zaizkie berme guztiekin
Alkateak azpimarratu duenez, "
horrela bi arazo aldi berean konpontzen ditugu: etxetik ateratzeko zailtasunak dituzten adinekoen irisgarritasuna eta alokairuko etxebizitzak arrazoizko prezioan izateko beharra".
Gobernu Batzarrean onartutako beste gai batzuk
Txomin Eneako anbulatorioa
Tokiko Gobernu Batzarrak espedientea abiaraztea onartu du, Donostiako Udalak Txomin Eneako ekipamendu sanitarioko udal-partzelaren titulartasuna Euskal Autonomia Erkidegoari zuzenean eta doan laga diezaion, osasun-zentroa eraiki dezan.
Hondartzetako ordenantza
Tokiko Gobernu Batzarrak Donostiako hondartzen erabilera eta aprobetxamenduari buruzko ordenantza aldatzeko proiektua onartu du. Aldaketa hori egin da egungo ordenantza denborak aurrera egin ahala sortutako behar berrietara egokitzeko premia eta aukeraren ondorioz.
Zehazki, hondartzetan tabako-kutsadurarik gabeko airea arnasteko eta hondarra eta itsasoa zigarrokinekin ez kutsatzeko dagoen gizarte-sentsibilitateari erantzun nahi zaio. Era berean, eta hondartzetako erabiltzaileen kexak kontuan hartuta, zaratari dagokionez, eta hondartzen erabiltzaileen gozamen kolektiboaren kalitatea helburu hartuta, erabilitako soinu-erreprodukzioko aparatuen erabilera arautu nahi da.
Txaparrene aparkalekuak
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Txaparrenen irisgarritasuna hobetzeko eta pasealekuan bizikletentzako aparkaleku seguru bat sortzeko eraikuntza proiektua. Proiektu honek 134.942 euroko aurrekontua eta 3 hilabeteko egikaritze epea ditu.
2026/03/03-an argitaratua