Urriak 16: trafiko mozketak lasterketagatik

Amara, Erdialdea, Gros eta Antiguatik igaroko da 9:30etik 12:30era

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren igandean, urriaren 16an, Donostiako Salto 15k Klasikoa lasterketa jokatuko da hirian. Bi proba ditu: 5 Km-koa, 9:45ean hasiko dena, eta 15 Km-koa, 10:00etan, rollerrak, 10:10ean gurpil-aulkiak eta 10:15ean gainerako parte-hartzaileak.

Hori dela eta, lasterketa pasa ahala zirkulazioa etengo da 9:30etik probaren amaierara arte 12:30era, gutxi gorabehera.

Lasterketa Madril Etorbidetik aterako da eta Amara, Erdialdea, Gros eta Antigua auzoak zeharkatu ondoren Anoeta miniestadioan amaituko da. Beraz, lasterketak irauten duen ordutegian auzo horietako trafikoari eragingo dio. Bide alternatiboak eskainiko dira egoiliarrak eta, batez ere, garraio publikoa pasa ahal izateko.


Dbus

Lasterketa dela eta, autobus ibilbide eta geltoki batzuk aldatuko dira. Dbuseko autobusen aldaketak.


Ibilbidea


5 Km (Irteera 9:45h)
Madril – Pio XII – Antso Jakitunaren etorbidea – Araba parkea – Mendeurrena (trafikoaren kontrako noranzkoan) – Urbieta (trafikoaren kontrako noranzkoan) – Askatasunaren etorbidea – Easo (kontrako noranzkoan) – Errondo pasealekua – Aita Donostia – Anoeta pasealekua (Xanti aldean) - Mini Estadio sarrera (helmuga).


15 Km (Irteera 10:15h)
Madril – Pio XII - Antso Jakitunaren hiribidea – Araba parkea – Mendeurrena (trafikoaren kontrako noranzkoan) – Urbieta (trafikoaren kontrako norabidean) - San Martzial - Foruen pasealekua (etxeen aldean) – Espainia plaza – Argentina Errepublika – Zurriola zubia (Groserako norabidean) - Zurriola pasealekua – Nafarroa etorbidea (180º m ko biran Nafarroa etorbidean Jose Arana oinezkoentzako pasabidearen altueran) - Nafarroa etorbidea – Zurriola pasealekua – Zurriola zubia – Erregina Erregeordea - Boulevard – Hernani – Andia-Miramar – Askatasunaren hiribidea - Easo – Zubieta – Kontxa pasealekua – Zumalakarregi hiribidea (bi erreiak) – Tolosa hiribidea (bi erreiak) – Europa plaza – Tolosa hiribidea (bi erreiak) – Ibaeta plaza (180º bira) – Tolosa hiribidea (martxaren noranzkoan dauden errei guztiak) – Europa plaza – Tolosa hiribidea – Zumalakarregi etorbidea (bi erreiak) – Satrustegi etorbidea - Kontxako pasealekua – San Martin (autobus-erreia + eskuineko errei arrunta) – Easo (kontrako noranzkoa) – Errondo pasealekua – Aita Donostia – Anoeta pasealekua (Xanti aldea) – Mini Estadioko sarrera (helmuga).

Proposatutako ibilbideak


Antigua
Berio – Arriola pasealekua – Tontorgoxo kaletik atera nahi duenak bide hau hartu beharko du Illarra bidea – Pokopandegi – Pillotegi – Igara bidea - Bernardo Estornes (espaloia) – Xabier Lizardi – Urretxu – Orixe – Errotaburu – Amerika plaza. Sarbidea alderantzizko ibilbideko bideetatik egingo da.

Hirira Tolosa hiribidetik sartzen denak Zarautz kaletik edo bide berritik zirkulatu beharko du, helmugaren arabera.

Ondarreta edo Igeldotik atera nahi duenak: Bide hau hartu beharko du Vitoria / Gasteiz – Maule – Pº Ondarreta – Pº Olarain – Andrestegi – Berio – Illarra bidea – Pokopandegi – Pillotegi – Igara bidea - Bernardo Estornes (espaloia) – Xabier Lizardi – Urretxu – Orixe – Errotaburu – Amerika plaza.

Igeldo – Ondarretarantz joan nahi dutenek Errotaburu – Igara bidea hartu beharko dute eta bertan adieraziko zaie nola iritsi joan nahi duten helmugara.

Antiguako bizilagunak: auzotik atera ahal izateko Karmelo Etxegarai – Resurrección Mª de Azkue – Zarautz – Amerika plaza edo Zarautz; Pío Baroja – Matia, iritsi nahi den lekuaren arabera.

Ibaetatik atera nahi duenak: Errotaburuko biribilgunera joan beharko du eta bertatik nahi duen helmugara joateko Tolosa hiribidetik Añorgarantz, saihesbidea, Amara edo Antiguarantz, eta Zarautz, Lorearantz eta Benta Berrirantz.

Sarbidea alderantzizko ibilbideko bideetatik egingo da.

Erdialdea
Kontxako pasealekurako sarbidea itxiko da zirkulazioaren bi noranzkoetan, eta, beraz, erdialderako noranzkoan, Zumalakarregi – Satrustegi biribilgunetik Mikelete – Pio Barojara desbideratuko da.

Ibilgailuek, larrialdietakoak izan ezik, ezin izango dute sartu Mirakontxatik Kontxako pasealekura eta Fedearen pasealekutik Aieterantz joan beharko dute.

Mirakontxa, La Fe pasealekua, Baenako dukea edo Sanserreka inguruko bizilagunak eta aipatutako bideren batera doazen taxiak izan ezik, gainerako trafikoa ezin izango da Sanserreka – Mirakontxatik jaitsi.

Parte Zaharra
Ibilgailuentzako Portura sartzeko ibilbidea: Aldamar - San Bizente - San Juan - Abuztuak 31 - Nagusia - Portua - Mari.
Portutik irteteko ibilbidea: Kanpandegi – Koruko Ama Birjina - Mari - Portua - Nagusia - Abuztuak 31 - Soraluze - Aldamar.

2022/10/14-an argitaratua