2019ko Kirol Txartela, abenduaren 17tik aurrera

Familia gurasobakarren harpidetza aurkeztu da ere

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Aurten online egiteko sistema berria abian jartzeak, bide honen bidez egindako harpidetza berrien ehunekoa %25eraino igotzea ekarri du.
Kirol Txarteleko harpidedun kopurua aurten zertxobait igo da, eta, ondorioz, urtea 48.000tik gorako harpidedunekin itxiko da.


Zerbitzuen eskaintza eta berrikuntzak 2019. urterako


Kirol Txartelak datorren urterako dakartzan berrikuntzarik nagusiena familia gurasobakarrentzat harpidetza mota berezia da. Horrela, guraso batek eta seme-alaba batek edo gehiagok osatutako familiek harpidetza mota hau tramitatu ahal izango dute, Familia harpidetza baino merkeagoa izanik.

Kirol Txartelak bere zerbitzu eta abantaila guztiak mantenduko ditu datorren urterako. Horrela, 15 udal kirol instalazioetarako sarrera librea eta bertan dauden igerileku (6 kiroldegi igerilekuekin) zein gimnasioen doako erabilera (3.000 m2 baino gehiago makinekin hornituta), norberari egokitutako oinarrizko entrenamendua, doako kirol jarduerak eta Kirol Ekintzak kanpainako ikastaroetan deskontu handiagoak izaten jarraituko dute.


Kirol Txartela solidarioa


Kirol Txartela solidarioa izeneko proiektua 2019. urtean ere mantendu egingo da, proiektu solidario batentzat Kirol Txarteleko alta berri bakoitzeko 1€ bideratzen duen ekimena dena. Iaz, 2017 urtean, Indian surf eta skatearen bidez emakumeak integratzeko proiektu bati eman zitzaion eta aurten Indiako nesken barnetegi batean kirol pista egitera bideratu da.

Harpidetza berriak datorren astelehenetik, abenduaren 17tik, aurrera tramitatzeari ekingo dio Donostia Kirolak, bai online donostiakirola.eus webgunearen bitartez, baita bulegoetan edo harrera zerbitzua duten kiroldegietan ere

2018/12/13-an argitaratua