Donostiako Kiroletako Udal Patronatuaren Araudiaren aldaketa

Ekarpen epe amaiera: 2018/02/20

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Kiroletako Udal Patronatuaren Kirol Instalazio eta Zerbitzuen oraingo Araudia, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2007ko maiatzaren 16an argitaratutakoa, zuzeneko eta zeharkako kudeaketa duten instalazioetarako araudi komun bat sortzeko moduan erregulatu zen. Helburua herritarren eskubideak udal instalazio guztietan bermatzea zen, erabiltzaileen eskubideak indartuta eta formula azkarrak eta eskuragarriak ezarrita, erabiltzaileekiko komunikazio lotura iraunkor bat sortzeko.  

Nolanahi den, hamar urte baino gehiago igaro direnean, ezinbestean bete beharreko lege berriak sartu dira indarrean, eta gizartearen eskaera berriek agerian utzi dute aurreko araudian hainbat aldaketa egiteko beharra, herritarrentzat garrantzi handia duten eta orain arte kanpoan geratu diren hainbat alderdiren bidez eguneratzeko.  

Lege berriak onartu eta gizarte eskaera berriak sortu direnez, garrantzitsua eta beharrezkoa da aurreko araudia aldatzea, bai legezkotasuna betetzeko, bai gizartearen ldarrikapenei erantzuteko.  

Hori dela eta, araudiaren eguneratze horrek erregulazio askoz ere osatuago bat bermatuko du, lege eskakizun berriak sartuko baititu hainbat alderditan, hala nola datuen babesa, gardentasuna, komunikazioa, berdintasuna eta bazterkeria eza, eta publizitatea. Modu horretan, erabiltzaileen eskubideak sendotuko dira.  

Informazio gehiago eta erarpenak egiteko aukera, hurrengo estekan: Erregelamenduen eta ordenantzen proposamenak landu aurreko kontsulta publikoa

2018/02/07-an argitaratua