Larrialdietako ariketa praktikoa gaur, maiatzak 31, Ilunben

Istripu bat antzeztuko da Ilunbe zezen plazaren barruan eta kanpoan, ehun bat lagun inplikatuta eta biktima ugarirekin.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Ilunbe zezen plazak Erizaintzako Urgentzia eta Larrialdietako Aditu Ikastaroaren amaierako ariketa-praktika hartuko du maiatzak 31, osteguna, 11:00etan, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak antolatuta, Osasun Zientzien Eskolarekin batera (OZE). Praktikak, aldi berean, Donostian maiatzaren 29tik 31ra bitartean egiten ari diren Arrisku eta Larrialdiei buruzko XII. Jardunaldiaren amaiera ekarriko du.

Ariketan sartuko dira sute bat kontrolatzea eta amatatzea, biktimak ebakuatzea, behin-behineko ospitale bat ezartzea edo biktimei laguntza psikologikoa ematea, beste ekintza batzuen artean.

70 erizainek baino gehiagok parte hartuko dute ariketa praktikoan, eta, halaber, bertan izango dira Donostiako Suhiltzaileak, Donostiako Udaltzaingoa, DYA, Gurutze Gorria, Osakidetzako Larrialdiak, Mugikortasuneko Agenteak, Ertzaintza, Anoeta Kiroldegia, Easo Institutuko Osasun Larrialdietako LH Teknikoko maila ertaineko ikasleak eta Osasun Zientzien Nazioarteko Eskolako langileak.


Eguna: osteguna, maiatzak 31
Ordua: 11:00 h
Lekua: Ilunbe – Zezen Plazako 1 atea. Donostia Arena 2016

2018/05/30-an argitaratua