Erakusketa - Ukraina: Aro berriko guda zaharra
Andoni Lubakik, erakusketaren egileak, bisita gidatuak eskainiko ditu.
COVIDaren ondoren sortutako lehen gatazka handiaren hasierak ustekabean harrapatu gintuen. Errusiak Ukrainia inbaditu zuenean, gatazka berri baten aurrean geundela esan zuten potentzia mediatikoek, baina uste duguna baina lehenagotik dator bi alde boteretsuen arteko talka. Erakusketa honek 2014. urtetik 2022ko inbasiora arte bi aldeetako irudiak jasotzen ditu, gaur egun dagoen egoeraren irakurketa kritiko bat egitera gonbidatzen dutenak.
Erakusketa ikusgai egongo da azaroaren 11tik urtarrilla 22ra Aiete Kultur Etxean.
Egilea: Andoni Lubaki
Magreben eta Ekialde Hurbilean mugitzen den fotokazetaria da. Azken hamar urteotan hango gertakizun nagusiak jarraitu eta jorratu ditu hala nola, Gara, Argia, AP, AFP, The Middle East Eye, New York Times, Newsweek edo The Guardian.
Jasotako sarien artean daude, Chris Hondros , Picture of the Year eta 2019an irabazi dituen bi domina Moscow International Foto Awards ospetsuan, Rojavan egindako lanagatik.
Bisita gidatuak
Erakusketak, gainera,
Andoni Lubakiren eskutik egingo diren doako bisita gidatuak eskainiko ditu. Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, eta aldez aurretik izena eman beharko da lekua erreserbatzeko:
lankidetza@donostia.eus / 943481471
Azaroak 11
17:00 – 18:15 (Euskara)
18:30 – 19:45 (Gaztelania - BETETA)
Azaroak 15
17:00 – 18:15 (Gaztelania)
18:30 – 19:45 (Euskara)
2022/11/02-an argitaratua