Donostiak emaitza onak lortu ditu iraunkortasun-adierazle batzuetan

Energian, ingurumenaren kalitatean, hondakinen birziklatzean eta mugikortasun jasangarrian, besteak beste

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Cristina Enea Fundazioaren Iraunkortasunaren eta Klimaren Behatokiak Donostiako Iraunkortasunari eta Klimari buruzko Urteko Txostena argitaratu du, 2019ko datuekin. Txostena, hiriaren erradiografia bat da, non 50 adierazletik gora eta datu garrantzitsuak dituena. Horri esker, hiraren egoeraren berri ematen du. Gainera, lehenengoz, txostena hiriak klima aldaketarako egindako egokitzapenaren eta neurrien ikuspegitik egituratu da, DSS Klima 2050 plana, kasurako.

Ekologiako zinegotziak, Marisol Garmendia sozialistak, nabarmendu ditu Donostia izaten ari den parametro onak, "nahiz eta alderdi batzuetan baduen zer hobetu. Txostenak jasotzen dituen datuak asko aldatuko dira. 2019ko datuak dira, eta 2020an, konfinamenduak bultzada emango digu parametro askotan. Mugarria izango da hiru hilez gure kaleetan jarduerarik ez izatearen eta normaltasun berria delakora astiro eta zuhurtziaz itzultzearen aurrean; kontsumoan, hondakinetan eta mugikortasunean islatuko baita. Hori kontuan izan dezagun iazko Txosteneko datuak biltzean".

Adierazle nabarmenak


Hainbat arlo izan dira Donostiak datu onak eskuratu dituenak, esaterako:
  • Energia. Kontsumo elektrikoa jaitsi egin da apur bat (%0,42)
  • Hondakinak. Hondakinen kantitate osoa %0,39 handitu da. Halere, materia organikoari dagokionez, edukiontzi berezien sistemaren bitartez %6 hazi da
  • Airearen kalitatea. Urte osoan airearen kalitatea "oso ona" edo "ona" izan da. Uraren kalitatea ezin hobea izaten jarraitzen du, analisien %98,91 aldekoak izan dira
  • Mugikortasuna. motordun gabeko joan-etorriak hiriko %50,7a dira (%46,2 oinez eta %4,2 bizikletan). Garraio publikoari dagokionez, guztira 33.608.098 bidaia zenbatu dira
  • Zarata. OMEk gomendatutako zarata maila baino handiagoa jasaten duten biztanleak %11ra murriztu da, 2011n %30 zen.
  • Emisioak. udalerriko berotegi efektuko emisioak hazi egin dira berriro (%1,48 aurreko urtearen aldean)
  • Elikadura sistema. donostiarrek bizi diren auzoetan erosten dituztela nagusiki elikagaiak (%79) eta batez ere auzoko denda eta supermerkatuetan (%80)
  • Kontsumoa. uraren kontsumoa zerbait jaitsi arren, Etxeko kontsumoa 134 litrokoa da pertsonako eta eguneko (lehen 141 litrokoa)
  • Lurzorua. hiriko lurzoru urbanizatua azalera osoaren %32,22 da. Zerbait handitu da Real Sociedad taldearen instalazioak handitzeagatik eta Eskusaitzetako garapenengatik. Kutsatuta egon daitezkeen lurzoru identifikatuei dagokienez, udalerriko azalera osoaren %2,4 dira
  • Jarduera ekonomikoa. 27 erakundek dute "Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea" ziurtagiria, 2018an baino bat gehiagok

Erlazionatutako dokumentuak

2020/10/22-an argitaratua