'Sustrai', donostiar esentzia duen zirku garaikideko lehen ikuskizuna

Abenduaren 1ean izango da Gazteszenan (Egia K.E.)

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


ZirKuSS ekimenaren helburua da zirkuaren inguruan gero eta eskaintza eta eskari handiagoa zabaltzea, eragitea eta erakustea. Orain arte Donostian bizi eta gozatu ezin izan den zerbait.

"Sustrai" izeneko ikuskizun berritzaile honek iraganarekin, orainarekin eta etorkizunarekin jolastuko du, arte plastikoen zuzeneko erakustaldiarekin, zirku garaikideaz gain. Horiek guztiak sare lokalen laguntzarekin, hala nola:
• Musikene,
• ESCIVI,
• ALFA Historias Hiladas,
• AEG, JantzizLab,
• Kutxa Kultur Fundazioa,
• NODE
• y Kontadores Gazte Zentroa.

"Sustari" zirkua, akrobaziak, dantza eta antzerkia nahasten dituen ikuskizuna da. Datorren abenduaren 1ean estreinatuko da Gazteszenan, Egia KEn, eta bederatzi artistak osatutako talde bat du. Formatu handiko ekoizpena da, muntaia teknikoagatik eta prozesuan parte hartu duten eta ikuskizunean parte hartuko duten profesionalen eta herritarren kopuruagatik.

ZirKuSSren azken helburua, "Sustrai" ikuskizunarekin, gure kulturan errotutako ikuskizun propio bat ekoiztea da. Bere kalitate, ikusgarritasun eta edukiagatik funtzio gehiago eskaini ahal izango dituena, zirku diziplinetan espezializatutako artisten lan ona erakusteko balioko duena.

Proiektu hau Martx Up! programaren barruan garatu da. Donostia Gazteriak antolatutako ekimen honek, 18 eta 30 urte bitarteko Donostiako gazteen ideiak, erronkak eta proiektuak bultzatu eta abian jarri nahi ditu, sormena, autoenplegua eta hiriaren hobekuntza sustatuz.

Sarrerak Donostia Kulturaren web orrialdean sartuz gero eskuratu daitezke jada.
Sarrerak: https://labur.eus/1UM9U

2023/11/15-an argitaratua