Altzako Udal Kiroldegia

Maiatzaren 1era: doako jarduerak antolatu dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Altzako Udal Kiroldegia apirilaren 20an , ostegunarekin, irekiko da.

Doako jarduerak

Donostia Kirolak, instalazio honen erabiltzaile izango diren hainbat kirol-klubekin batera, doako jardueren programa zabala prestatu du kiroldegiaren irekiera dela eta, apirilaren 20tik maiatzaren 1era arte. Doako ikastaroak, umeentzako uretako jolasak, waterpolo tailerrak, gimnasia erritmikoa, nordic walking edo Txernobilgo haurren aldeko erronka solidarioarekin, besteak beste.

Gainera, maiatzaren 1era arte Kirol Txartelaren abonatuak ez diren pertsonek instalazioa doan erabili ahal izango dute, eta horretarako 100 sarrera erreserbatuko dira egunero.

Erronka solidarioa

Apirilaren 21etik 23ra erronka solidario bat egingo da Txernobylgo haurrei premiazko dirulaguntza humanitarioa eman ahal izateko. Erronka izango da Altza eta Txernobilen artean dauden 6.344km-tako distantzia (joan etorria) egitea ziklo indooreko gimnasioko bizikletetako pedalei eraginez itzultzea. Jarduera honetan Txernobil Elkartearen laguntza izango dugu.

2022/04/19-an argitaratua