Amara kaleko udal pilotalekua berriro irekita

Azken hilabeteetan hobekuntza lanak egin dituzte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Amara kaleko udal pilotalekua berriro ireki da, azken hilabeteetan egin diren hobekuntza lanak amaitu ondoren. Udalak, lan garrantzitsu hauek egiteko 221.000 euroko inbertsioa egin du.

Kirol instalazio honetan hurrengo lan hauek egin dira:
  • Estalkiaren egitura saneatzea eta egungo hegalkina sendotzea
  • Hormak eta zorua konpondu dira
  • Itxitura berri bat jarri da, argi naturala instalazioan errazago sartzeko
  • Egungo errebote-hegalkina ere luzatu da, euriaren eta haizearen aurrean babes handiagoa emateko
  • Argi-fokuak berritu dira, eraginkorragoak eta kontsumo txikiagoa sortzen dutenak
  • Babes sareak jarri dira
  • Pilotalekua pintatu da

Erlazionatutako dokumentuak

2021/01/14-an argitaratua