Etxebizitza librea alokatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntza

Maiatzaren 6tik irailaren 30era arteko epea dago laguntzak eskatzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Eusko Jaurlaritzak, 2020ko apirilaren 30eko Aginduaren bidez, etxebizitza librea alokatzeko diru-laguntzen ezohiko programa jarri du abian, COVID-19ren ondoriozko osasun-krisiaren ondorioz sortutako ahultasun ekonomiko eta sozialeko egoerei aurre egiteko.

Ezohiko laguntza-programa berri honen helburua izango litzateke COVID-19ren krisiak sortutako kaudimengabezia ekonomikoko egoerak arintzea, etxebizitza libreen alokairuak ordaintzea eragozten badute, bai eta pandemiak bereziki kalteberak diren beste kolektibo batzuengan duen eraginaren ondoriozko premia handiko egoerei aurre egitea ere.

Interesdunek modu telematikoan aurkeztu beharko dute eskabidea, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eredu ofizialaren arabera, edo Alokabide SA sozietate publikoak webgunean dituen kanalen bidez.

Telefono bidezko arreta: 946 620 306

2020/05/06-an argitaratua