Donostiako "Ekoauzoan" abian jarri da Euskadiko District Heating sistemarik handiena

Sistemari esker, berogailua eta ur beroa izango dute 1.500 etxebizitzatan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Replicate proiektua (Europar Batasuneko Horizon 2020 Plana) errealitate bilakatzen hasi da Donostiako Txomin Eneako Ekoauzoan. Lehen etxebizitzak irailean entregatuko dira, eta, horrekin batera, District Heating energia ekoizteko zentroa abian jarriko da; hau da, 1.500 etxebizitzatara berogailua eta ur beroa eramango duen hiriko berogailu-sistema. Replicate proiektuaren barnean, energia-eraginkortasunean egindako jarduera nagusietariko bat da. Proiektua Donostiak zuzentzen du, eta Florentziarekin eta Bristolekin batera hiri adimentsuaren eredua garatu du energia-eraginkortasunaren, mugikortasun iraunkorraren eta IKTeen arloan. Garatutako eredua, hobetu, frogatu eta baliozkotzen dena, beste hiri batzuetan erreplikatu ahal izango da.

Ernesto Gasco Donostiako alkateordeak ondorengoa adierazi nahi izan du: “berogailu zentralizatuaren sistema horiek abantaila handiak eskaintzen dituzte ekologiaren aldetik, ekipo eraginkorragoak erabiltzen baitituzte, energia berriztagarria izanik iturri nagusia (kasu honetan, biomasa, hots, basoko ezpala), eta, horrela, CO2 isurpenak %80tik gora murrizten dira. Modu horretan, Donostia hiri adimentsuaren ereduaren garapenean lehen postuan aurkitzen da”.

2018/08/28-an argitaratua