Donostiako Udalak minutu bateko isilunea gorde du COVID-19aren biktimengatik

Dozenaka herritar izan dira ordezkari politiko eta instituzionalekin batera omenaldi honetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak minutu bateko isilunea gorde du COVID-19 delakoaren biktimen oroimenean, Alderdi Ederren. Udalbatza, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariak eta beste ordezkari politiko eta instituzionalak egon dira omenaldi honetan parte hartu nahi izan duten dozenaka herritarrekin batera.

Eneko Goia alkateak adierazi duenez, ekitaldi honek balio izan du “azken hilabete hauetan gaixotasun honen ondorioz bizitza galdu duten pertsona guztiak gogoratzeko”, Donostian 49 pertsona izan baitira, eta keinu hau zabaldu nahi izan die “konfinamendu-aldi honetan bizitza galdu duten pertsona guztiei, familiakoek eta lagunek nahi izan bezala agur esan ezin baitituzte”.

Omenaldia amaitzeko, bertaratutakoek txalo egin dute hildako guztien oroimenean krespoi beltz batekin haga erdian zegoen hiriko banderapean.

2020/05/27-an argitaratua