Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak

Marrus baratzeak, Hondartzak, CEIP Katalin Erauso HLHI

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Marrus baratzeak


Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Construcciones Moyua, SL enpresari esleitzea Marruseko baratzeak berregokitzeko 2. faseko (Estaltzea) proiektuaren obren kontratua, 3 hilabeteko egikaritze-epearekin eta 230.732 euroko aurrekontuarekin.

Proiektuaren xedea da kutsatutako eremua estaltzea eta eremua egokitzea. Osasunerako arriskua duten materialak dituzten eremuak zehaztu eta mugatu dira, eremu horietan arrisku horiek ezabatzeko zer jarduketa egin behar diren zehaztuta.

Jarduketa horiek proposatzen dute kaltetutako eremua landarediaz oso azaletik garbitzea, dagoen lurraren gainean xafla geotestil bat jartzea, haren azpian dagoen arriskuaz ohartarazteko. Xafla horri 1 m lur garbi gehituko zaio. Ekialdean, baratzeak eta bidea bereizten diren lekuan, desnibel hori horma berde baten bidez gainditzen da. Mendebaldean, kutsatzeko arriskua duen lurraren mugaketa eta espazio garbia bereizten dituen eremuan, lur garbiko ezponda sortzen da.

Hondartzak


Tokiko Gobernu Batzarrak hondartzetako kabina kolektiboen kudeaketa zerbitzuaren kontratazio espedientea onartu du, 2 urteko egikaritze epearekin, gehienez 3 urtez luzatzeko aukerarekin (urte bateko 3 luzapen) eta 399.695 euroko aurrekontuarekin. Gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziak bakarrik onartuko dira, behar bezala egiaztatuta badaude.

Ondarreta hondartzan jarriko diren bi taberna-kioskoen ustiapena kudeatzeko zerbitzu-emakida kontratatzeko espedientea ere onartu da, honako baldintza hauekin:
  • Tabernak maiatzetik urrira bitartean ustiatu ahal izango dira.
  • Tabernak gutxienez ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean egon beharko dira irekita.
  • Ordutegia 10:00etatik 22:00etara izango da (ordutegia 00:00ak arte luzatuko da Aste Nagusian).

Enpresa emakidadunek denboraldi bakoitzeko gutxienez 34.000 €-ko kanona eskainiko dute 1. loterako, 36.800 €-koa 2. loterako eta 70.799 €-koa eskaintza integratzailerako. Bi loteak gauzatzeko epea 2 urtekoa da, eta bi luzapen egin daitezke, gehienez ere urtebetekoak.

Azkenik, Zurriolako hondartzan igeriketa-eskola, haur-parkea eta kiosko-taberna zerbitzuak kudeatzeko zerbitzuak kontratatzeko espedientea onartu du Gobernu Batzordeak. Horretarako, espazio publiko bat ematen da.

Espazio horren gehieneko azalera 900 m2-koa izango da, eta hondartzaren ekialdeko eguzkitakoen eremuan edo Udaleko Zerbitzu Teknikoek zehaztutako eremuan egongo da. Kiosko-taberna zerbitzurako guneak gehienez 20 m2-ko azalera izango du eta gehienez 40 m2-ko terraza jartzeko aukera izango du.

Gauzatzeko epea 4 urtekoa da, gehienez beste urtebetez luza daitekeena (2024ko ekainaren 1etik aurrera zenbatuko da), eta emakidadunak kanon gisa 7.000 euroko gutxieneko kopurua eskainiko du denboraldi bakoitzeko.

Katalin Erauso HLH


Tokiko Gobernu Batzarrak Katalin Erauso HLHIn kanpoko arotzeria ordezkatzeko egikaritxe proiektua onartu du. Burutzeko epea bi hilabetekoa da eta aurrekontua 102.214 eurokoa.

Kanpoko arotzeria ordezteko beharra hauteman da, eraikin osoan segurtasuna eta energia-eraginkortasuna hobetzeko. Gela eta bulego guztietako leihoak eta jangela kanpoko patioarekin lotzen duen atea ordeztuko dira.

Leihoek metalezko profilak dituzte, beira sinplearekin, eta tarteek ez dute pertsianarik. Zahartzen ari direnez, leiho horiek ez dira behar bezala egokitzen, eta, beraz, neguan zarata eta hotza pasatzen dira, eta udan beroa. Horrek guztiak deserosotasun nabarmena ematen die erabiltzaileei, eta, aldi berean, isolamendu eskasa dago eta berokuntzaren kostua handitzen da.

2024/03/12-an argitaratua