Jolastokietako 36 etxebizitzen esleipen prozeduraren baldintza arautuak aprobatu dira

Erosketa moduko tasatutako etxebizitzak dira eta jabetza eskubidea dute.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Etxegintzako Administrazio Kontseiluak Jolastokietako udal-etxebizitza tasatuen esleipen prozeduraren oinarriak onartu ditu. Erregimen berezia duten 36 udal-etxebizitzen promozio bat da.

2018. urtean Jolastokietako garapena eta leheneratzea posiblea egin duen hitzarmen urbanistikoa sinatu zen. Momentu honetan bigarren fasea burutzen hari da, 46 etxebizitza libre, 36 udal-etxebizitza tasatu eta Babes Ofizialeko eraikin-talde batekin.

Orain onartu diren esleipen baldintzak 36 etxebizitza tasatuei dagozkio, eta 75 urteko jabetza eskubidea duten erosketa edukitze erregimena dute.

Kasu honetan, etxebizitzak bi eta hiru logela dituzte orokorrean. Bi logela dituzten etxebizitzek 64 eta 70 m2-ren arteko azalera dute, eta hiru logelakoek 81 eta 89 m2-ren artekoa.

Pisu hauek, garajea eta trastelekua barne, 212.642,56 euroko gutxienezko prezioa dute (gehi %10eko BEZa) bi logeletako etxebizitzetan eta 256.561,36 eurokoa (gehi %10eko BEZa) hiru logeletakoetan.

Etxebizitza hauetako baten onuraduna izateko, banaka aurkezten den pertsonak, edo titular bezala agertu nahi den elkarbizitza unitatea osatzen dutenetako kide batek, Donostiarekin lotura izan behar du. Udalerrian eduki behar du ohiko bizilekua azken bost urteetatik hirutan, edo Donostian lan egin behar izan du azken hamar urteetan

Etxebizitza babestuen esleipen guztietan bezala, eskatzaileek ezin dira beste etxebizitza baten titularrak izan. Kasu honetan, erosketa moduko etxebizitza tasatuak direnez, interesa duten pertsonek egiaztatu beharko dute 2018ko zerga ekitaldiari dagozkion urteko diru sarrera haztatuak ondoren aipatzen diren gehienezko eta gutxienezko zenbatekoen artean daudela: gutxienez 25.000 € eta gehienez 50.700 €.

Etxebizitzen esleipena eskaera bakoitzari puntuazio bat emango zaio baremo baten bitartez, eta honela puntu gehien dituzten pertsonek eta elkarbizitza unitateek izango dira esleipendunak.

Baremazio baldintzak


Oinarrietan agertzen den baremazioan lehentasuna duen puntuazioa errentarena eta elkarbizitza unitatearen kideena da (30 puntu gehienez bi kasuetan). Aintzakotzat hartu diren beste faktoreek izaera osagarria dute: antzinatasuna (20 puntu gehienez), hiriarekin lotura eta premia bereziko egoerak (10 puntu).

Eskatzaileak Donostiako Etxegintza - Entidad Publica Empresarial de Vivienda Erakundearen Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroan izena emanda izan beharko du, eta honetaz gain, esleipen prozesu honetan parte hartzeko eskaera modu frogagarrian eta espresuki formalizatu beharko dute. Hala ere, promozio honetan ez parte
hartzeak ez du penalizaziorik, ezta hurrengo esleipen prozesuetan parte hartzeko eragozpenik ere.

Eskaerak egiteko epeak eta prozedurak promozioaren deialdia eta oinarriak Gipuzkoako Boletin Ofizialean eta www.donostia.eus webgunean argitaratzen direnean jakitera emango dira.

Halaber, Etxegintzako Erregistroan dagoeneko izena emanda duten pertsonek komunikazio pertsonala jasoko dute prozesu honetan parte hartzeko posibilitatearekin

2019/08/21-an argitaratua