Udako liburutegien erabiltzaile kopuruak gora egin du

Eguzkiteka hiru hilabetez egon da zabalik eta datorren larunbatean izango du azken eguna.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostia Kulturako liburutegien zerbitzuak udako hilabeteetara egokitu dira. Hain zuzen, asialdian eta denbora libreko garaian irakurketa sustatzeko aukerak berriak eskaini dituzte. Erabiltzaile kopuruak gora egin du.

Ekintza nagusiak hiru izan dira:
  • Eguzkiteka, Kontxa hondartzako liburutegia
  • Urgulleko liburutegia
  • Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegiaren ordutegi berria.

Eguzkiteka hiru hilabetez egon da zabalik eta datorren larunbatean izango du azken eguna. Urgulleko liburutegiak ohiko zerbitzua eskaini du uztaila eta abuztuan zehar eta Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegia, berriz, lehenengo aldiz abuztu osoan egon da zabalik.

informazio gehiago Donostia Kulturaren PDF honetan aurkituko duzu


2018/09/13-an argitaratua