Udalak Haizearen Orraziaren emakida onartu du

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: The English School, 5-0 urte programa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak onartu egin ditu Haizearen Orraziaren monumentu-multzoa eta eskulturak dauden itsas-lehorreko jabari publikoko 3.848 m²-ko azalera okupatzeko administrazio-emakida emateko baldintzak eta preskripzioak.

Eneko Goia alkateak nabarmendu duenez, "izapide honi esker, ingurunean egin beharreko esku-hartzeak egin ahal izango ditugu, hala nola mendi-magala egonkortu edo argiztapena eta irisgarritasuna hobetu".

Era berean, Kosta eta Itsasoko Zuzendaritzari eskatu zaio emakidan berariaz jasota gera daitezen Ñameko egungo terraza eta sarbide-plazatxoa (itsas pasealekuaren eta plazaren arteko trantsizio gunea, ibilgailuen biraketa-maniobretarako erabiltzen dena), emakidan eskatutako okupazioaren azalera osoaren barruan, eta emakida onartzeko baldintza hori bete beharko da.

Iraupen-epeari dagokionez, 15 urteko hasierako eperako ematen da, eta iraupen bereko edo aldi txikiagoetan luzatu ahal izango da, gehienez ere 30 urteko epera arte, emakida ematea eragin duten onura publikoko arrazoiek irauten badute. Udala ez du ez kanona ez fidantza ordainduu behar.

Izapide honetatik aurrera, ingurunean gauzatuko den proiektua eguneratu, lizitatu eta esleitu egin beharko da.

The English School


Tokiko Gobernu Batzarrak onartu egin du The English School S.Coop. enpresak Otxoki pasealekuko 102. zenbakian irakaskuntza-erabilerarako ekipamendu-eraikin bat eraikitzeko 10.000 m2-ko lurzatia modu pribatiboan erabiltzeko herri-jabariko emakidari uko egin izana onartzea, eta emakida amaitutzat eman du.

5-0 urteko programa


Tokiko Gobernu Batzarrak "0-5 urteko programa: haurren ongizatea oinarri. Hazkuntza- eta haurdunaldi-taldeen zerbitzuaren kudeaketa" kontratatzeko espedientea onartu du. Urteko aurrekontua 21.598 €-koa izango da gehienez, eta 2 urteko egikaritze-epea, bi luzapen posiblerekin, bakoitza urtebetekoa.

Haurdunalditik umeak 5 urte arteko (azken hauek barne) garairako, saioak eskainiko dira, gorputz baliabide eta baliabide kognitibo eta psikologikoak erabiliz, berebiziko garrantzia duen fase honetan gurasoei laguntza eta akonpainamendua eman nahi dion zerbitzua da.

2024/03/26-an argitaratua