Intxaurrondoko eraikinek AGREE Proiektu Europarrean parte hartuko dute

Luistarrak, Gaztelu kaleetako eta Zarategi pasealekuko eraikinen energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko proposamenak eta laguntzak bultzatuko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak, bizitegi-eraikin pribatuen efizientzia energetikoa, irisgarritasuna eta bizigarritasuna hobetzeko konpromisoaren esparruan, bere Etxebizitzako Enpresa Erakunde Publikoaren, Donostiako Etxegintzaren bidez, Agree Europako Proiektuan parte hartzen du.


Eraikuntza-urteari eta eraikinen egoerari erreparatuta, Luistarrak kaleko 1etik 15era, 17tik 37ra, 39, 41 eta 43ra, Gaztelu kaleko 1etik 27ra eta 29ra eta Zarategi pasealekuko 33, 35, 37 eta 39. zenbakiei dagozkien etxebizitza-eraikinak hautatu dira.


Europako proiektu honen helburua da bertako egoiliarrei baldintza ekonomiko onuragarriak eskaintzea, etxebizitzak birgaitzea sustatzeko, etxebizitzak hobeto isolatzeko (fatxada), barne-erosotasuna hobetzeko eta energia-fakturan aurrezte ekonomikoa lortzeko, irisgarritasun hobea izateko (igogailua instalatzea), eta auzoaren itxura orokorra berritzen eta ingurumen-onurak lortzen laguntzeko.

Horretarako, Etxegintzak esku hartzeko azterlanak eta proposamenak egingo ditu, atzematen diren irisgarritasun eta eraginkortasun energetikoko arazoei irtenbide teknikoa emateko.

Datozen egunetan gutun bat bidaliko zaie, azalpen-liburuxkarekin batera, inplikatutako herritar guztiei.
Europako proiektu honetan parte hartzeko interesa agertzen duten auzotarren erkidegoek 943 413922 telefonora jo ahal izango dute, eta azterlan horien emaitzei, jarduera horietarako dauden diru-laguntzei eta interesekoak diren gainerako alderdiei buruzko informazioa jasoko dute.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/11/16-an argitaratua