Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguneko ekintzak (Azaroak 25).

Programa oparo bat antolatu da herritarrengan kontzientzia pizteko gizarte gaitz konplexu horren inguruan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren larunbatean, azaroaren 25arekin, Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Aurten ere, Berdintasuneko Zinegotzitzak programa oparo bat antolatu du, herritarrengan kontzientzia pizteko gizarte gaitz konplexu horren inguruan, erantzun osokoak behar izateaz gain, erakundeen eginkizuna ezinbestekoa baita.

Duñike Agirrezabalaga zinegotziak azaldu bezala, “indarkeria matxistak hamaika aurpegi ditu, hainbat modu ditu agertzeko: tratu txarrak, bortxakeriak, erailketak, irainak, indarkeria ekonomiko eta sinbolikoa, sexu erasoak eta lantokiko jazarpena, besteak beste.

"Hori dela eta —adierazi du Agirrezabalagak—, aurten beste pausu bat eman dugu, eta, joan den urriaren 25ean, Gazteria Bulegokoek jardunaldi bat antolatu genuen, nerabezaroko indarkeriaren inguruan. Horren ondorioz, laneko plangintza bat ezarriko dugu, epe ertainean modu integralagoan eragindakoekin gauzatzeko”.

Agirrezabalaga zinegotziak adierazi duenez,”berriro ere, kanpaina diseinatzerakoan, Usanditzaga Institutuko Diseinu Grafikoko goi mailako lanbide zikloko ikasleekin lan egin dugu, eta urtez urte emandako laguntza eskertu nahi diegu”.

Jarduerak


Berdintasuneko zinegotziak programako jarduera hauek nabarmendu ditu:
  • 24ko ekintzetatik, Volar filmaren proiekzioa azpimarratu nahi dugu. Bertha Gaztelumendik zuzendu du. Aurtengo zinemaldian estreinatu zuen. Indarkeriari aurre egin dioten bederatzi emakumek bizialdian egin duten bidea azaltzen du, lekukotasuna eman nahi baitute. Gipuzkoako Emakume Bananduen Elkarteak antolatu du, haren egoitzan, arratsaldeko 5etan.
  • Azaroaren 24an, Kontadoreak eraikinean, 19:00etan, Beldur Barik lehiaketako irabazleen izenak iragarriko ditugu, Donostiako bertako sari bat denez gero. Ondoren, La Furia taldeak musikaldi bal eskainiko du. Gogora ekarri nahi dugu Beldur Barik elkarraldia 2an izango da, Eibarren: Izena emateko, http://www.beldurbarik.org/ lotura erabili beharra dago. Azpimarratu nahi dugu programa Gazteria Bulegoak egin duela.
  • 24an bertan ere, indarkeria matxisten aurkako erakunde adierazpen bat irakurtzekoa da, puntu moreak Udaletxean, Goikoan ikusgai egongo dira. Urtero bezala, puntu lila erakutsiko dituzte Dbus konpainiako busek”.
  • Azaoaren 25ean, 10:00etan, indarkeria matxisten aurkako manifestazioa izango da, Koordinakunde Feministak deituta. Bulebarretik abiatuko da.

Eta Desarrollo integral con equidad en la región sur oriente de Guatemala proiektuaren barruan, 4 euskal hiriburuek ikuskizun berezi bat eskainiko dute, batera joko baitute Guatemalako San Pedro de Pinupa herriko ikasleek eta, gonbidatu berezi moduan, Urko (Jose Antonio Larrañaga) kantariak. Ekitaldian musikaren garrantzia jarriko da, gizartean integrazioa bultzatzeko modutzat, bai eta garapen bideko nazioetan emakumeak ahalduntzeko ere. Ziber-kontzertu hori aldi berean ikusi ahalko dute horren egoitzaren batean nahiz eskoletako webguneetan: www.donostiaeskola.eus.

Kontzertua baino lehenago, 10:00etan, Emakume ahaldunduak erakusketa inauguratuko dute, Mugarik gabeko Musikariek prestaturik. Hartan, Guatemalari emandako laguntzaren eta babesaren emaitzak egongo dira ikusgai, haien bidez indarkeria eta gizarte zuzengabekeria guztietatik libre dagoen gizarte bat lortzeko, gizarte aberatsagoetan sentsibilizazioa lantzearen bidez. Lau hiriburuetako musika eskoletan egongo da ikusgai erakusketa.

“Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko Eguna” Haurtxoko eta Gaztelekuetan.
Ekintzak burutuko dira haur eta gazteentzako azaroaren 22tik azaroaren 28ra

2017/11/14-an argitaratua