Igeldoko Toki Erakunde Txikiari buruzko kontsultaren emaitzak

Guztira 462 pertsonak parte hartu zuten bozketan, horietatik 391 alde

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Igeldon Toki Erakunde Txiki bat sortzeari buruzko kontsulta apirilaren 14an egin zen. Prozesu horretan iritzia ematera deituta zeuden 984 igeldotarretatik 462 Itsas Aurre eraikineko hautestontzira gerturatu ziren (% 46,95).

"Ados al zaude Igeldoko Toki Erakunde Txikia sortzearekin?" galderari dagokionez, bozketa honako hau izan zen:
  • Boto zuria: 4
  • Baliogabeko botoak: 2
  • Galderari erantzuteko botoak:
    • BAI: 391 ( % 84,63)
    • EZ: 65 ( % 14,07)
Beraz, espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bidaliko da, foru dekretu bidez ebatz dezan.

2024/04/15-an argitaratua