Langabeziak beheraka jarraitu du Donostian, eta 2008tik izandako daturik onenak dira

2019 urte amaieran, Donostian erregistratutako langabez kopurua 7.243 pertsonakoa izan zen

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak 2019ko Lan Merkatuari buruzko txostena aurkeztu du. Txostenak adierazten duenez, erregistratutako hileko batez besteko langabezia 7.400 pertsonakoa izan zen, hau da, 2008tik langabezian dagoen biztanleriaren erregistro txikiena.

Azken urtean 614 pertsona irten dira langabezitik, eta beherakada honekin, sei urtez jarraian goaz langabezia jaisten. Donostiako enpresen Gizarte Segurantzako afiliazioaren urteko batez besteko zifra 117.949 langilekoa izan zen; hau da, % 2,3 hazi da aurreko urtekoaren aldean.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak, Enrique Ramosek, nabarmendu du “langabetu ahulenak direla gure lehentasuna, eta horregatik, urtero 45 urtetik gorakoak laneratzeko sarbide-programak antolatzen eta askotariko laguntzak ematen ditugu: 9.000 euro arteko laguntzak merkataritzako eta ostalaritzako kontratazioetarako, gizonen eta emakumeen langabezia-tasak orekatzeko ekintza positiboko neurriak, eta langabetuei orientazioa emateko zerbitzu bat. Pozik gaude hiriko langabeziaren beheranzko joerarekin –beste hiriburu batzuetakoa baino baxuago dago, hala nola Bilbokoa eta Gasteizkoa–, baina erne jarraitzen dugu eta zabalik mantenduko ditugu laguntza-lerroak

Hiriko lan merkatua aldi baterako kontratazioak mugitzen du gehienbat. 2019an 126.432 lan-kontratu egin ziren 36.894 pertsonarekin, eta horietatik % 91 aldi baterako kontratua izan zen.

2019ko urte amaieran 7.243 langabe zenbatu ziren, nahiz eta hileko bataz bestekoa 7.400 pertsonakoa izan zen. Datu hau, 2008. urtetik erregistratzen den biztanle langabeen kopuru baxuena da, eta seigarren urtez jarraian jaisten doan datua da.

Datuak aztertzen


Sexuaren arabera erregistratutako langabeziaren banaketan, pixkanaka handitzen ari da emakumeen pisua. Honela, langabezian dauden sei emakumeko, lau gizonezko daude. Baina bataz-beste, gizonezkoen kasuan ematen dira epe-luzeko daturik handiena % 52,1-ko datuekin.

Adin datuei begiratuz hurrengo datuak aurki ditzazkegu:
  • 45 urtetik gorako pertsonen taldea da oraindik ere ugariena, erregistratutako guztizko langabeen % 56 dira. Talde hori 4.135 biztanlek osatzen dute.
  • 25 urtetik 44 urtera bitartean eman da jaitsiera handiena eta bataz-beste 2.804 langaberekin itxi du urtea.
  • 25 urtera arteko gazteen kolektiboa da urriena. Guztizko langabe kopuruaren % 6,2 dira, hau da, 461 gazte.

Hiriko auzoei erreparatuz gero, txostenaren arabera hurrengo auzoek dutela hiriko langabezia-indizea bataz-bestekotik gora:
  • Mirakruz-Bidebieta (%11,2)
  • Altza (%11,1)
  • Intxaurrondo (%10,9).
  • Egia (%8,7)
  • Gainerako auzoak azpitik daude, eta nabarmentzekoak dira Ibaeta, Antigua, Añorga eta Igeldoko indize baxuak.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/02/20-an argitaratua