Eguzkiteka Kontxako hondartzako liburutegiak bere ateak ireki ditu

Abuztuaren 31arte emango du zerbitzua, astelehenetik igandera 11:00tik 19:30 arte.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Kontxako hondartzak liburutegia estreinatu du. Erlojupean dagoen gunean dago, 60 metro karratuko gunea da eta, bertan, erabiltzaileek liburuak - 700 liburu daude lau hizkuntzatan, euskaraz, gaztelaniaz, frantzesez eta inglesez - aldizkariak, komikiak edo albumak irakurtzeko aukera izango dute. Gainera, nahi duenak, egunean bertan maileguan hartu ahal izango du hondartzan bertan irakurri eta zerbitzua amaitu aurretik itzultzeko.

Donostiako alkate Eneko Goiak, Kultura, Euskara eta Hezkuntza zinegotzi Miren Azkaratek, Donostia Kulturako zuzendari Jaime Otamendik eta Udal Liburutegietako zuzendari Arantza Urkiak parte-hartu dute Eguzkitekaren irekieran. Hondartzako liburutegiak abuztuaren 31 arte emango du zerbitzua, astelehenetik igandera 11:00tik 19:30 arte.

Eneko Goiak azpimarratu du, liburutegia hondartzara ekarri nahi izan dutela, hondartzaz gozatzen dutenek irakurketaz ere goza ahal izateko. Horren harian, Goiak honakoa adierazi du: "Ekimen honek bide berri bati hasiera ematen dio eta bi hilabete hauetan nola funtzionatzen duen eta nolako harrera duen ikusi ahal izango dugu. Baldin eta zerbitzua erabiltzaileen gustukoa bada, asmo handiko helburuak aztertuko ditugu eta ekimena hiriko beste bi hondartzetara ere eramatea aztertuko dugu".

2017/07/07-an argitaratua