Uztailaren 20an izan zen Kontxako barandaren 225 zati esleitzeko zozketa publikoa. Zozketa egin baino lehen, zozketan parte hartzeko izena eman eta 1.go taldekoa izateko baldintzak betetzen zituzten pertsonei egokitu zitzaizkien zenbakiak argitaratu ziren. (Adinez nagusia izatea eta Donostian erroldatuta egotea ziren 1.go taldekoa izateko baldintzak).
Hala, 1197 eta 1421 zenbakiak atera ziren saridun. Beraz, bi zenbaki horien arteko zenbakiak (zenbaki horiek barne) dituztenei egokitu zaie baranda zatia. Orrialde honetan ikus dezakezu egokitu zaizun.
Hemendik aurrera, alegazioak eta erreklamazioak egiteko epea izango da, abuztuaren 10 arte. Gero, abuztuaren 22an, seguruenera, behin betiko zerrendak argitaratuko dira.
Eta zerrenda horiek atera ondoren, baranda zatia eskuratzeko ordaindu behar dena (145 €) nola ordaindu behar den eta baranda zatia jasotzeko gutxi gora-behera zein egun izango diren ere argitaratuko dugu, web orri honetan bertan.