Donostiako hondartza denboraldirako zerbitzu guztiak prest

Ekainak 15etik aurrera martxan jarriko dira toldoak, alokairuko aulkiak eta lagundutako bainua

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Datorren ostegunean, ekainak 15, hiriko hondartzetako zerbitzu guztiak prest egongo dira udaldirako. Miguel Ángel Díez Mantentze-eginkizunetan dagoen zinegotziak esan duenez, «ostegunean toldoak, itzalkinak eta karpak erabilgarri egongo dira Donostiako hiru hondartzetan. Kontxa hondartzako 440 toldoek badituzte esleituta beren erabiltzaileak. Ondarretan, 424 toldoek eta 198 itzalkinek ere badituzte erabiltzaileak izendatuta. 98 karpetatik, berriz, 26 libre gelditu dira. Zurriola hondartzan, 240 toldoetatik 78 libre gelditu dira

Toldoak eta karpak


Esleitu gabe gelditu diren toldo eta karpak, egun bakoitzeko alokatu ahal izango dira.
  • Toldoaren prezioa 13,10 eurokoa da, eguneko
  • Karpa, 21,90 eurokoa

Bestalde, ekainaren 15etik aurrera ere zerbitzu hauek eskainiko dira:
  • Alokairuko aulkiak, eguneko euro 1
  • Zurriolako etzaulkiak: eguneko 3,5 euro eta 8,40 euro itzalkina badu

Bainu lagunduaren zerbitzua


Gainera, Kontxa hondartzan, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako bainu lagunduaren zerbitzua ere hasiko da:
  • Zerbitzuak hiru aulki anfibio ditu, eta irailaren 15era arte iraungo du
  • 11:00etatik 19:30era
  • Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, 662 387 008 telefonora deituta

Ekainaren 1etik, sorospen-zerbitzua martxan dago Donostiako hondartzetan. Ekainaren 15etik aurrera, zaintzak ordutegi zabalagoa du. 10:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da. 29 lagunek lan egingo dute sorospen-zerbitzuan. Uretako bi motor izango dituzte, larrialdiei erantzun ahal izateko.

Eguneroko garbiketa

  • Ekainaren 15etik irailaren 15era arte intentsitate eta baliabide handienekin egiten da
  • 22 langile arituko dira lan horretan, hondartzak egoera ezin hobean uzteko
  • Egunero bi aldiz husten dira hondartzetan jarritako paperontziak
  • Gaur egun, koloreen arabera bereizten da, jada, bakoitzean bota beharreko hondakina
  • 160 paperontzi daude Ondarretan, 160 Zurriolan, 130 Kontxan eta 60 Santa Klara uhartean

2023/06/14-an argitaratua