Bentaberri kiroldegiak entrenamendu funtzionalerako gune berritzailea estreinatu du

Gimnasioan dagoen muskulazio esparrua berritu da, eta gune berriak eta makina modernoenak jarri dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia Kirolak udal gimnasioak hobetu eta handitzeko estrategiari eusten jarraitzen dio, kirol gune hauek gero eta gehiago duten erabilerari erantzun egokiena emateko asmoz. Izan ere, apirilean zehar, Bentaberri udal kiroldegiko gimnasioan dagoen muskulazio esparrua berritu da, gune berriak eta makina modernoenak jarri dira.

Nobedade handiena da lan funtzionala egiteko gune berriaren sorrera. Eta gune hau muskulazio gunearen ondoan dago eta, bertan, poleak, barrak, uztailak eta beste hainbat tresna daude. Bestalde, bertan hamalau muskulazio makina berri jarri dira (curl bizeps, bularreko prentsa, bizkar polea, zango prentsa...) eta, ondorioz, Donostiako gune osatu eta berritzailenean bihurtu da.

Gainera, pisu libreen gunea ere hobetu da, tresna berriak sartuz (bankuak, pisu ezberdinetako mankuernak...)

Gimnasio hau berritzeko Donostia Kirolak 72.000€-ko inbertsioa egin du eta atzo ireki zen. Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek azpimarratu du, lan funtzionala egiteko gune berriak erabiltzaileen eskariei erantzuna ematen die. Erabiltzaileek Donostiako kiroldegietan horrelako guneak sortzea eskatu izan dute.

Horren harian, Ibabek esan du asteburu honetan kiroldegietako gimnasioetako monitoreek formazioa jasoko dutela lan funtzionala egiteko tresnak erabiltzeko. Horrenbestez, erabiltzaileei ematen zaien zerbitzua ere hobetuko da. Eta era berean, segidakoa adierazi du: "Donostia Kirola lanean ari da praktika berri hau hiriko gainerako kiroldegitan jartzeko".

Hainbat kiroldegitan hobekuntza-lanak

Donostia Kirolak 2018. urtean zehar udal gimnasioetan hobekuntzak egiten jarraituko du: horretarako 300.000€ aurreikusita daude erakundearen aurrekontuetan. Apirilean bertan ere, Etxadiko ziklo indoor gimnasioko bizikleta guztiak berrituko dira ere eta udan zehar Bidebietako gimnasioan ere zenbait hobekuntza egingo dira. Horrez gain, ezin da ahaztu Altzako Eraikuntza Institutuan jarriko den 800 m2-ko gimnasioa.

2018/04/20-an argitaratua