Dbus-eko aldaketak

Morlanseko jaiak, Loiolan jai-ekitaldia, Txintxerpen lanak eta Enpresen arteko lasterketa direla eta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

46-Morlans linea: aldaketak Morlanseko jaiak direla eta


Morlanseko jaiak direla eta, maiatzaren 17tik 19ra arte 46-Morlans linean aldaketa puntualak egingo dira.

Informazio gehiago


27 linea: aldaketak Loiolan jai ekitaldia dela eta


Loiolan jai ekitaldia dela eta, maiatzaren 18an, larunbatean, 12:00etatik 14:00etara gutxi gorabehera, Sierra de Aralar kalea itxita egongo da.

Informazio gehiago


38 linea: aldaketak Trintxerpen lanak direla eta


Maiatzaren 19an, igandean, Trintxerpen jai ekitaldi bat dela eta, 11:30etik 14:00etara gutxi gorabehera aldaketak egingo dira 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean.

Informazio gehiago


Maiatzaren 19an, igandean, autobus geltokiak aldatuko dira Enpresen Lasterketa dela eta


Datorren igandean, maiatzaren 19an, 9:45etik 11:00etara gutxi gorabehera, autobusen ibilbide eta geltoki batzuk aldatuko dira Enpresen Lasterketa dela eta.  

Informazio gehiago

2019/05/16-an argitaratua