Epea ireki da merkataritzan eta ostalaritzan 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko

Diru-laguntzaren eskaerak abenduaren 13ra bitarte aurkez daitezke maiatzaren 11tik egun horretara bitarte egindako kontratuetarako

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Ekonomia Bultzatzeko DonostiaUP! 2019 Planaren barruan, langabezian aurkitzen diren 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko programa berria abian jarri du. Helburua da biztanle-segmentu horretako pertsonak, etorkizun profesionala ostalaritzako eta merkataritzako sektoreetara birbideratu nahi dutenak, kontratatzea bultzatzea.

Horretarako, bi diru-laguntza mota sortu dira:
  • A Modalitatea: 45 urtetik gorako pertsonak lan-merkatuan sartzea iru ilabete gutxienez kontratuarekin. Zenbatekoa 3.000 € eta 6.000 € artekoa izango da.
  • B Modalitatea: 45 urtetik gorako pertsonak lan-merkatuan finkatzea, kontratu mugagabeen bitartez. Zenbatekoa 7.000 € eta 7.500 € artekoa izango da.

Diru-laguntzaren eskaerak abenduaren 13ra bitarte aurkez daitezke maiatzaren 11tik egun horretara bitarte egindako kontratuetarako. Donostiako merkataritzako eta ostalaritzako sektoreetako establezimenduek kontrataziorako laguntza horiek eskuratu nahi badituzte, Donostiako Sustapenaren web orrialdearen bitartez eska ditzakete.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/06/13-an argitaratua