Donostia Data jaio da, hiriko Datuen Behatokia.

Helburua da hiriko kudeaketa modernizatzea, beti ere, ezagutza eta informazioa denbora errealean ematea ardatz izanda.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak tresna berria du, Donostia Data, hiriko Datuen Behatokia. Helburua da, udalaren kudeaketan ezagutzaren aroaren parametroak eta informazio aurreratuaren (Big Data) tratamendua txertatzea, betiere, gardentasuna eta informazio publikora eskuratzea (Open Data) bermatutz.

Tresna berri honek badu udal atarian gune bat (www.donostia.eus/donostiadata) eta hiritarrek sartu ahal izango dute hainbat zerbitzu publikoen gaineko datuak denbora errealean ezagutzera. Web ataria hainbat gune ditu, hain zuzen ere, deskripzio informazioa ematen duten guneak, bereziki, Donostiako hiritarren demografia- eta gizarte- eta ekonomia-datuak.

Horrekin batera, hiriko zerbitzu publikoaren datuak denbora errealean ematen ditu - besteak beste, aparkalekuen okupazioa, trafiko-kamerak, meteorologia eta ingurumen datuak, hondartzen banderak, Urumea ibaiaren maila, haizearen kalitatea, eta bizikleta publikoen geltokien okupazioa -.

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Berrikuntza eta Gardentasun zinegotzi Juan Ramon Vilesek azaldu dute zerbitzuaren hurrengo pausoa izango dela deskripziotik analisira pasatzea. Horrenbestez, informazioa aztertu eta hainbat ondorio aterako dira Udalaren politika publikoen gaineko erabakiak hobeto hartu ahal izateko.

Hortaz, informazioaren kudeaketa aurreratuak Udalari ahalbidetuko dio hiriko auzotako zein kaletako beharrak egoki jakitea eta, ondorioz, administrazioaren jarduerak datuetan oinarrituta egongo dira, hau da, informazio objektiboan eta ez, ordea, uste, iritzi edo intuiziotan.

Horrenbestez, alkateak eta Berrikuntza eta Gardentasun zinegotziak segidakoa azaldu dute: datuak ondo izateak (demografikoak, adina, ekonomia- eta gizarte-datuak, garraio publikoa, errenta, etabar) errealitatea behar den bezala jakiteko aukera ematen du erabakiak hartzeko, esaterako, bidegorri bat luzatzeko, garraio publiko zerbitzu gehiago jartzeko, edo hirian igogailuak non jarri erabakitzeko.


Hiri-kalteberatasun indizea


Alkateak berak esan duenez, Donostia Data tresna handiago baten hasiera da, hain zuzen ere, epe laburrean hiritarrentzat - hiriko datu interesgarriak eta zerbitzu publikoen datuak lortzeko - zein Udalarentzat - ondo aztertutako datuetan oinarrituta dagoen kudeaketa egiteko - funtsezkoa izango den tresna.

Horren harian, Eneko Goiak honakoa gaineratu du: "Udala kudeaketa aurreratuaren aroan sartzea nahi dugu, eta horrenbestez, teknologia berriekin lan egitea, izan ere donostiarrei zerbitzu hobeagoa emango die".

Berrikuntza eta Gardentasun zinegotzi Juan Ramon Vilesek, aldiz, segidakoa azpimarratu du: "Proiektua sortu da uneoro hobetzen joateko. Deskripziotik hasi gara eta laster analisira iritsiko gara. Baina benetako helburua da, gauzak aurrez ikustea, hau da, informazio handiko analisiak abiapuntu hartuta, beharretara aurreratzea, erabakiak arazoak gainditu baino lehen hartu ahal izateko".

Informazioa egoki aztertzeak Udalari ahalbidetuko dio, esaterako, hiri-kalteberatasun indizea identifikatzen. Indize horrek auzo bakoitzeko erradiografia egingo du eta, bertan, ezagutu ahal izango dira auzo bakoitzaren gabetasunak, beharrak eta lehentasunak. Eta horretarako abiapuntu izango dira, besteak beste, auzoaren gizarte-, ekonomia-, demografia-, azpiegitura- edota zerbitzu-errealitatea.

Donostia Datak bost arlo nagusi izango ditu: gizarte-kohesioa, hiri-funtzionaltasuna, berrikuntza, ingurumena eta bioaniztasuna, eta eraginkortasuna. Hasierako fase horrek hainbat hiri-zerbitzuen denbora errealeko datuak emango ditu, baita Donostiako ekonomia- eta gizarte-adierazleak ere.

Gainera, udalaren gardentasun atarira sartzeko aukera emango du eta, laster, gobernu irekiaren atalerako sarrera izango du (Open Data). Horrenbestez, hiritarrek zuzenean eskuratu ahal izango dute udal-informazioa.

2017/07/14-an argitaratua