Jende asko ibili da Donostiako hondartzetan 2019ko udan

Denboraldian zehar, garbiketa zerbitzuko 20 langile arduratu dira Donostiako hondartzak behar bezala edukitzeaz

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Irailaren 30ean amaitu da hondartza garaia. Aurten, jende asko etorri da, eta turistak ere nabarmen ugaritu dira hondartzetan. Eguraldia, batez ere abuztutik aurrera, ona izan da eta jendea animatu da hondartzaz gozatzera. Guzti honek eragin zuzena izan du handartzetako zerbitzu ezberdinek izan duten erabileraren igoeran, bai kabina kolektiboei dagokienez zein toldo edota bainu lagunduei dagokionez.

Denboraldia hasi aurretik, harea mugimenduak egin ziren, baina aurreko urteetan baino gutxiago, hala ere. Batez ere, hondartzetako kabina eta komunetako sarbideetan metatua zegoen harea kendu da, kota jaitsi eta hondartza orraztu da, zerbitzuak jartzeko.

Marisol Garmendiak adierazi duenez, “lehen aldiz jarri ditugu hondakin organikorako zakarrontziak, eta EMAS ingurumen ziurtagiriaren betekizunak bete ditugu; hala, aurten ere lortu dugu ziurtagiri hori. Hala ere, ikusi dugu, edukiontzi horiek jarri arren, zabor organikoaren kilo asko bildu dela errefuserako edukiontzietan; beraz, datorren urtean, agian, komenigarria izango da sentsibilizazio kanpaina bat egitea”.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/10/01-an argitaratua