Udal talde guztiek bultzatutako Donostiako Bizikidetzaren aldeko Herritarren Foroa

Antzoki Zaharrean aurkeztuko da abenduaren 9an

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Eneko Goia Donostiako alkateak eta udal talde politiko guztietako ordezkariek Donostiako Bizikidetzaren aldeko Herritarren Foroa elkarrizketa gunea aurkeztuko dute. Ekimena abenduaren 9an izango da, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren bezperan, Antzoki Zaharrean 19:00etatik aurrera. Udalak sustatutako ekimena da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bizikidetza Lantzen programaren barruan kokatzen da.

Donostiako Herritarren Foroa 2015az geroztik da martxan, eta bertan, elkarrizketa prozesu zintzoa errespetuzkoa garatu dute. Izan ere, bertan pertsona ezberdinek parte hartu dute:
  • Ibilbide pertsonal ezberdinetakoak
  • Maila sozial ezberdinetako jendeak
  • Ideologiko desberdinak dituzten pertsonak

Ia bost urte hauetan jasotako testigantzetan oinarrituta, eta haien bizipenetatik abiatuta, aniztasunean, kultura demokratikoan eta memoria inklusibo eta ez justifikatzailean bizikidetza eraikitzeko ekarpena nola egin bilatu du Foroak.

Eneko Goia alkateak elkarrizketarako eta topaketarako esperientzia horren birtualtasuna azpimarratu du, "pertsona desberdinen arteko bizikidetza ehuntzen laguntzeko tresna eraginkorra delako eta Euskadiko herri guztietara sarean zabaldu beharko litzatekeelako".

Udal talde politiko guztietako ordezkariek beren presentziarekin babestuko dute emakume eta gizon horien lana, bizikidetzan aurrera egiten laguntzeko helburuarekin bat etorriz.

Proiekziotik haratago


Aurkezpenaren egunean, dokumentala proiektatuko da, eta ondoren, bertako kideek solasaldi bat antolatuko dute. Solasaldian bertan, kideez gain, publikoak ere parte-hartuko du, eta bertan egoteko gonbidapenak jadanik hartu daitezke Antzoki Zaharreko lehiatiletan lekuak bete arte.

Dokumentalari dagokionean, bere helburuak honako hauek izan dira:
  • Prozesuan parte hartzen duten pertsonei ahotsa ematea eta egindako lanari balioa ematea
  • Desberdinen arteko bizikidetza posible dela adieraztea
  • Herritarrak eta gizartea horrelako prozesuak egitera animatzea
  • Gertatutakoaz hitz egiteak zauriak leuntzeko eta bizikidetza ehuntzeko duen gaitasuna adieraztea
  • Elkarrizketa eta hausnarketa kritikoa sustatzea

Erlazionatutako dokumentuak

2020/12/03-an argitaratua