Landareen banaketa doan azaroaren 7tik 9ra

Laugarren aldi honetan 30.000 lore eta landare inguru banatuko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Aurten ere hiriko lorategietatik kentzen ari diren eta udako denboraldiari dagozkion lore eta landareak banatuko dira berriro, doan.

Herritar interesdunentzako banaketak 10:00etatik 14:00etara egingo dira
• Azaroaren 7an, asteartea, Ramon Labayen plazan
• Azaroak 8, asteazkena, Ondarretako lorategietan
• Azaroak 9, osteguna, Pio XII.an (Amara Plaza hotelaren aurrean)


Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak adierazi duenez, "laugarren aldi honetan 30.000 lore eta landare inguru banatuko dira geranioen, alegria loreen eta gineanen, begonien, kolioen eta salbien artean. Loreak eta landareak landare-zuntzez egindako ontzi biodegradagarri batean eta % 100ean birzikla daitekeen poltsa batean entregatzen dira. "

2023/11/03-an argitaratua