Isabel II berrurbanizatzeko proiektua burutzeko obrak kontratatzeko espedientea onartu da

Gobernu Batzoredearen beste erabakiak: barandaren lagapena, Baliabide Pedagogikoen Zentroa, familiei laguntzeko zerbitzua, galtzadako konponketak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Isabel II Hiribidea eta Irun Plaza berrurbanizatzeko proiektua burutzeko obrak egiteko kontratazio espedientea. Honekin, oinezkoentzako guneak zabalduko dira, zirkulazio bideak eta aparkamenduak berrantolatuko dira hiri-paisaia berritzeko eta ingurua indartzeko.

Proiektu honek Isabel II-an oinezkoentzat gune zabalagoak aurreikusten ditu. Zenbaki bikoitien espaloia orain dituen 6,37 metroetatik 13,55 metroetara zabalduko da zirkulazio bide bat kenduz, eta bakoitiena ere handituko da neurri txikiago batean aparkamendua lerro batera murriztuz. Honekin ibilgailuek bi noranzkoetan zirkulatzen jarraitu ahal izango dute.

Eneko Goiak adierazi duenez, ekimen honekin “hiriaren oinezkoentzat egite prozesuarekin jarraitzen da Amarako gunearentzat hain garrantzitsua den kale nagusi honen bitartez”.

Proiektuak milioi bateko inbertsioa izango du eta 6 hilabeteko epean egin beharko da. Ondoren, hurrengo faseetan gune berdineko Felipe IV eta Gregorio Ordoñez kaleetara zabalduko dira lanak.

Takiko Udalari barandaren lagapena


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Kontxako barandari dagozkion piezen 4 metroren jabetza Takiko Udalari (Japonia) doan lagatzeko proposamena, hiri horretan koka dezaten.

2018an egin ziren Kontxako baranda ordezkatzeko lanetatik datoz piezak, eta baranda osatzen zuten elementuen multzoa erabili ezineko efektutzat jotzea erabaki zen ondoren, 280 metroren doako lagapena onartu zen; horietatik 100 metroren jabetzaren doako lagapena Lepeko Udalaren alde egin zen, eta gainerako 180 metroak, zozketa bidez eta doanik eman ziren.

Ekimen honek Donostiaren izena eta presentzia nazioartean eta bereziki Japonian indartuko lukeela balioesten da, eta hiria garatzen ari den nazioartekoratze dinamika indartzen du.

Giza Eskubideen arloko Baliabide Pedagogikoen Zentroa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Aieteko Giza Eskubideen arloko Baliabide Pedagogikoen Zentroaren aholkularitza eta koordinazio zerbitzua xede duen kontratua esleitzea, UNESCO ETXEA / CENTRO UNESCO DEL PAIS VASCO elkarteari. Hasierako epea 2019ko azaroaren 11tik 2020ko abenduaren 31ra arte izango da eta Luzapen aukera bat izango du 2021ko urtarrilak 1etik gehienez 2022ko otsailak 19ra arte. Esleipenaren zenbateko osoa 72.347 eurokoa da.

Zerbitzu honen xedea Aieteko Baliabide Pedagogikoen Zentroaren fase pilotuaren jarraipenaren programazioa zuzentzea eta koordinatzea da. Fase hori, aurretik egin den guztia kontuan izanda, gauzatzeko estrategia bat landuz eta sustatuz, bat etorriko da baliabide pedagogikoen Zentroaren proiektuan eta Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak sinaturiko hitzarmenean zehaztutako helburuekin eta egitasmoekin.

Familiei laguntzeko zerbitzua


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du ASOCIACIÓN ORIEPSI-ORAIN enpresari esleitutako Familiei laguntzeko zerbitzua emateko kontratuaren lehenengo luzapena eta kontratuaren prezioa 10.0000 €-tan handiagotzea 2020 urterako Zerbitzura deribatzen diren kasuen handiagotzea dela eta.

Galtzadako zoladuraren konponketak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du galtzadako zoladuraren konponketak burutzeko proiektuaren exekuzioa burutzeko obrak kontratatzeko espedientea.

1. sortan jasotako lanetan, errodatze zoladurako zulo batzuk konponduko dira (azalera 5-400 metro koadro da gehienetan) eta duten egoera dela-eta luze gabe zoladura berritu beharko zaien kaleetan egingo dira lanak. Intxaurrondo, Gros, Egia, Erdialdea eta Antiguo auzoetako 57 kale edo pasealekuetan beteko dira zuloguneak. Lan hauek 7,5 asteetan egin behar dira zuinketa egiaztapen akta sinatzen denetik eta 399.730 euroko inbertsioa izango dute.

2. sortan egin beharreko lanak, Donostiako 21 kaletako zoladura osorik edo zatika berritzea aurreikusi dute, 90 metroko gutxieneko luzerako kale zatitan. Hauen artean Tolosako Hiribidean egin beharreko asfaltatze lanak daude, hurrengo astean hasiko direnak. Lanak egiteko epea 17 astetakoa da eta 889.996 inbertsioa izango dute.

5. sortako lanetan hondatze handia duten Miramon Eremuko galtzadaren atalen konponketa proiektatzen da, eta honekin batera zebra-bideak eraikiko dira. Lan hauek 4 hilabeteetan egin behar dira eta 299.812 euroko inbertsioa izango du.

6. sortan Pilotegi bidearen (Igeldo) zolaketa egingo da. Lanak 3 hilabeteko epea dute eta 77.652 euroko inbertsioa.

2019/10/15-an argitaratua