Alkoholismoa eta adikzioen VII. jardunaldia azaroaren 16an izango da

"Menpekotasunak: noraino iristen dira profesionalak” izango da jardunaldiaren gai nagusia

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Alkoholismoa eta adikzioen inguruan antolatutako VII. jardunaldia, "Menpekotasunak: noraino iristen dira profesionalak” izenburupean, egingo da azaroaren 16an. Topaketa honetan mendekotasuna duten pertsonek eta profesionalek errehabilitazioari buruz eta mendekotasunei heltzeko moduari buruz dituzten pertzepzio desberdinak azaldu eta eztabaidatuko dituzte.

Donostiako Udalak eta Birgaitzen ari diren Alkoholikoen eta Menpekoen Gipuzkoako Elkarteak (AERGI) elkarlanean antolatu duten ekimen hau Londres hotelean izango da, 19:00etan.

Jardunaldian parte hartuko dute Francisco Pascual Pastor Socidrogalcohol elkarteko presidenteak, Bartolomé Pérez Gálvez Alicante-ko San Juan Ospitaleko Psikiatriako zuzendariak eta Josean Fernández AERGI-ko zuzendariak. El Diario Vasco-ko zuzendari orde Lourdes Pérezek aurkeztu eta dinamizatuko du solasaldia.

Francisco Pascualek profesionalak noraino heldu daitezkeen ikuspuntua emango du. Bartolomé Pérezek prentsona hauen birgizarteratzeaz arituko da eta Josean Fernándezek ikuspuntu orokorra emango du.

Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek gogorarazi du azaroaren 15a Alkoholik Gabeko Munduko Eguna dela eta kezkati azaldu da estatistiken arabera “gazteak ia ez dira konturatzen alkohola eta beste droga batzuk hartzea, kalamua kasu, arriskutsua dela

Zinegotziak azaldu duenez “alkohola dela eta, ukaezina da gurasoek eta bestelako erreferenteek ere kontsumitzen dutela, egoera sozialetan behintzat. Eta, gazteek hau era natural batean hartzen dute”. Kalamuaren kasuan, San Romanek nabarmendu duenez “oso-oso erraza da hura eskuratu eta kontsumitzea”.

Bestalde, zinegotziak azpimarratu nahi izan duenez “DBHko bi ikasleetatik batek gutxienez porru bat erre du noizbait”.

2018/11/14-an argitaratua