Badator Aste Santua eta okupazio maila altua espero da Donostian

Bisitariaren arretarako langile-taldea indartu egingo da Informazio Turistikoko Bulegoetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Lurmetrikak ikertutako datuen arabera, hotel eta pentsioen okupazio-graduaren aurreikuspena
  • %90etik gorakoa da ostirala 18 eta larunbata 19rako, %75etik gorakoa jaiegunetarako.
  • Gainontzeko egunetako okupazio maila %65ekoa izango da.
  • Apartamentuetarako aurreikuspena zertxobait baxuagoa da, %50eko okupazioa estimatzen du astebururako eta %30ekoa gainontzeko egunetarako.

Datu horiek kontuan hartuta, Donostia Turismoa bisitariari harrera bikaina egiteko prestatu da. Horretarako, informatzaileen lantaldea indartuko du Aste Santuan eta Pazko-Astean bere bi bulegoetan: Boulevard-eko Bulego Nagusia eta Autobusen Geltokiko Informazio Puntua.

Gainera, produktu turistikoen eskaintza indartuko da, Donostia Turismoko bazkideen kolaborazioarekin, hiriaz eta inguruaz gozatzeko. Esperientziak turismo bulegoetan eta www.sansebastianturismoa.eus webgunean eskuratu ahal izango dira.

Proposamen berriez ere informatuko da; hala nola, San Martin Merkatuan eta Alderdi Ederren egingo den azokari buruz.

Aste Santuaz gozatzeko ideiak Donostian


Donostia Turismoko webgune eta blogean, bisitariek beraien egonaldiaz ahalik eta gehien gozatzeko ideiak eskaintzen dira, hala nola: gastronomia, erosketak, auzoetan egiteko planak, ibilaldiak etab.

Informazio gehiago: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/blog/donosti-feeling/2183-bazatoz-aste-santuan

2019/04/12-an argitaratua