Marrus baratze parkea berriz irekiko da maiatzaren 4tik aurrera

Edozein momentuan, egoeraren eboluziaren arabera, neurri hauek alda daitezke

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
COVID 19 dela eta, baratze parkea, beste parkeak bezala, itxita egon da, erabiltzaileen arteko kutsadura sahiesteko helburuarekin.
Espainako Gobernuak argitaratu duen Plan berria dela eta, egokitzat hartu da eremu hori berriro irekitzea.

Horregatik, Marrus baratze publikoko parkean sartzea baimenduta dago maiatzaren 4tik aurrera, egun hori barne.

Hala ere, gogoarazten zaizue, erabiltzaileak zaretenez, beste eremu publikoetan egiten diren beste jarduerekin bezala, honek kutsatzeko arrisku bat dakarrela, eta hori murriztu edo sahiestu behar dela babes pertsonal neurriekin.

Bereziki, eta kontuan hartuta lanabesak partekatzen direla eta horrekin arriskua handitzen dela, dagozkion eta bereziki honako prebentzio neurriak bete beharko dira:
  • eskuak maiz eta modu egokian garbitu, bereziki jarduera hasi baino lehen eta bukatzean,
  • beti 2mko distantzia mantendu behar da pertsonen artean ( baratzean, pasalekuetan, etxolan...)
  • baratze bakoitzean pertsona bat bakarrik onartzen da, 2mko distantzia errazteko.
  • derrigorrezkoak dira eskularruak parke osoan eta maskara etxolaren barruan; maskara biziki aholkatzen da beste eremuetan ere bai.
  • erabiltzaile bakoitzak desinfektatu beharko du, erabili baino lehen eta ondoren, ukitzen duen edozein elementu amankomuna ( ateak, kandadua, karretillak, atxurra, ureztaontzia, iturria...) gutxienez, ukitzen diren zatietan ( kiderra, kirtena, kandadu, helduleku,, ...)
  • etxolan ezin da arropa aldatu, ezta arropa utzi.

Edozein momentuan, erabiltzaileen portaeraren eta egoeraren eboluziaren arabera, neurri hauek alda daitezke, eta hala bada, dagokion moduan jakinaraziko da.

2020/04/30-an argitaratua