Zabalik da Emakumeen Etxeko ikastaroetan izena emateko epea

Programa berriak 2023ko urtarriletik uztailera egingo diren jarduerak eta ikastaroak jasotzen ditu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Dena prest dago Emakumeen Etxean 2023. urteari hasiera emateko. Azken urteetan bezala, etxeak tailerrak, ikastaroak, taldeak eta zerbitzuak eskainiko ditu, eta guztiak doakoak izango dira.

Izen-ematea urtarrilaren 13tik 23ra egin ahal izango da, eta Internet bidez egingo da www.donostiakoemakumeenetxea.com eta www.donostia.eus/berdintasuna webguneetan. Laguntza behar izanez gero, Emakumeen Etxera joan ahal izango da.

Jarduerak multzoka taldekatuta daude, eta honako hauek dira:

Formakuntzarako blokeak


• ‘Podcast feminista bat egin dezagun’ (10 saio)
• ‘Tratu onean oinarrituta maitatzea eta zaintzea (9 saio)
• ‘Biodantza feminista’ (8 saio)
• ‘Filofeministak: eredu filosofikoak garai atzerakoientzat’ (10 saio)
• ‘Hitzaren zuhaitzpean: aliantza feministak sortzen’ (6 saio)
• ‘Xilografia (linoleo gainean): sormen tailerra (13 saio)
• Autodefentsa feminista tailerrak

Matraka guneak


• ‘Zahartzeko manerak Euskal Literaturan’ (izen ematea zabalik)
• Curso ‘Tacitas y revolución’ (inscripción abierta)
• Curso ‘Otras voces’ (inscripción abierta)
• ‘Irakurle eskola feminista’ (izen ematea irailean irekiko da)
• Clown (izen ematea irailean irekiko da)
• Republicanas y antifranquistas (izen ematea irailean irekiko da)
• Flamenco feminista (izen ematea irailean irekiko da)
• Laboratorio de teatro feminista (izen ematea irailean irekiko da)
• Ajedrez (izen ematea irailean irekiko da)
• Coro (izen ematea irailean irekiko da)
• Batukada feminista (izen ematea irailean irekiko da)

Elkarguneak


• Neska gazteentzako jabekuntza gunea
• Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeak
• Jatorri askotariko emakumeentzako kulturarteko gunea
• Taldeko laguntza psikologikoa
• Desgaitasuna duten emakumeen ahalduntze taldea

Zerbitzuak

(Hitzordua eskatzea beharrezkoa da: 943 48 34 70)
• Arreta eta bideraketa
• Etxeko langileentzako aholkularitza
• Aholkularitza juridikoa eta gizarte esku-hartzea
• Ordenagailu eta Internet zerbitzua (ez da behar hitzordurik)
• Laguntza psikologikoa
• Lege aholkularitza
• Biluzik mundura (sexualitate informazioa eta aholkularitza)
• Parekatu (ikasketa homologatzea)
• Gizarte aholkularitza
• Entzuteko eta feminismotik jarduteko gunea

Jarduerei buruzko informazio guztia dokumentu honetan kontsulta daiteke:

Erlazionatutako dokumentuak

2023/01/16-an argitaratua