Loiolako Lorategi Hiriaren Urbanizatze Jarduera Programa behin betiko onartu da

Udalak 65.891m2ko azalera duen eremuan jarduketa integratua egingo du, eta bertan, besteak beste, 261 etxebizitza eraikiko dira, horietatik 104 babes publikoko etxebizitzak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onarpena eman dio Loiolako Lorategi Hiriaren jarduketa integratua urbanizatzeko jarduera programari (PAU delakoa). Nekane Arzallus alkateordeak adierazi du, eremu hori birsortzeko lanekin hasteko egin beharreko azkeneko tramiteetako bat dela. Eta birsortze horri esker eremua nabarmen aldatuko da, izan ere, bertan, tradizioa eta modernitatea uztartuko dira, eta Loiola eta Loiolako Erribera auzoen arteko lotura hobetuko da.

PAU delakoa jasotzen duen dokumentuak zehazten du, Udalak 65.891m2ko azalera duen eremuan jarduketa integratua egingo duela, hain zuzen ere, saihesbidearen azpialdean dagoen aparkalekutik Urbia kaleaino, Topoaren geltokia eta trenbidea dagoen kaleraino. Bertan, egun dauden etxebizitzak kontsolidatuko dira eta beste 261 etxebizitza egingo dira, horieratik 104 babes publikokoak, eta gainera ekipamendu publiko berriak sortuko dira.

Alkateordeak honakoa azpimarratu du: “Etxebizitza berrien erakitzearekin bat, oinezkoentzako kale berri bat sortuko da, hain zuzen ere, kultur etxea eta frontoiaren aurrean sortuko den plaza berriatik abiatuko den kalea; bi kirol kantxa berri egingo dira, bata saihesbidearen azpian eta bestea ibaiaren ondoan dagoen bidegorriaren alboan sortuko den gune berdean”.

Eremuaren birsorkuntzak aldaketa ekarriko du zirkulazioan. Izan ere, bide berri batek lotuko dituko Loiolako Hiribidea eta Astiñeneko zubia. Horretarako, biribilgune eta aparkaleku berri bat egingo dira.

Arzallusek gaineratu du, Lorategi Hiriaren birsorkuntzak gunea nabarmen hobetuko duela, eta Urumeako ibarraren garapenarekin jarraitzen ahalbidetuko duela, donostiarrentzako guneak berreskuratuz.

Urbanizatze aurreproiektuak 10,2 milioi euroko aurrekontua du. Behin PAU delako hau onartuta, urbanizatze eta birparzelatze proiektuak onartu beharko dira lanak esleipenera atera aurretik.

Apostolado


Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu du Apostolado eremuari dagokion Urbanizatzeko Jarduera Progama.

Eremua Martuteneko zubiaren ondoan dago eta, bertan, birsortze partziala egingo da, eta besteak beste:
  • Apostolutza kaperaren ingurua berrituko da, eta bertan plaza bat sortuko da;
  • eremuaren barruko bidea hobetuko da erabilera hobeago bat izateko;
  • gune berde bat sortuko da Urumea ibarraren ondoan;
  • bizitegi eraikinetarako 4.000m2 – 42 etxebizitza egingo dira, horietatik 16 babes publikokoak – eta erabilera tertziarioko 5.000m2 – hirugarren adineko pertsonentzako egoitza egingo da – sustatuko dira.

Goienetxe


Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio Goienetxe eremuko lursailari buruzko xehetasun azterketari. Gureak Lanean sozieateak sustatuta, helburua da eraikin berri bat egitea desgaintasuna duten pertsonei egokitutako Oinarrizko Lanbide Heziketa sustatzeko eta Zerbitzu Dibisioa handitzeko.

Zurriolako kolektorea


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Zurriola pasealekuan hiriko ekialdeko kolektore nagusiaren zati bat osorik konpontzeko obren proiektua, hain zuzen ere, Udaleko Uraren Ustiapen eta Saneamendu Zerbitzuak idatzitako proiektua.

Konponketaren aurrekontua 1,9 milioi euroko aurrekontua du, eta lanek 6 hilabeteko iraupena dute.

Lankidetza eta Hezkuntza


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Donostiako Udalaren Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako IV.Plan Zuzendaria 2021-2024.

Plan honek jasotzen diru lankidetza politikaren oinarri nagusiak eta Donostiako Udalak bultzatutako Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza. Giza eskubideen aldeko apustua, genero-ekitatea, parte-hartzea indartzea eta kontsumo kontzientea eta aduratsua apustu estrategikoak izan dira udal lakidetzaren eredurako.

2021/07/13-an argitaratua