Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak

Errondo Gaina, Eskoletako patioak, Otorduak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Errondo Gaina


Tokiko Gobernu Batzarrak hasierako onarpena eman dio Errondo Gaina II-ko Plan Partzialari. Plan partzialaren xedea da 30.539 m²-ko azalera hartzen duen lurzoru urbanizagarriko sektore horren antolamendu xehatua arautzea, Donostian indarrean dagoen HAPOren arau partikularrean aurreikusitako baldintzetan.

Dokumentuak HAPOk aurreikusitako hirigintza eraikigarritasuna garatzen du 101 etxebizitza eraikita, eta legez ezarritako hirigintza estandarrak aplikatzearen ondoriozko zuzkidurak antolatzen ditu.

Eskoletako patioak


Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du K1 Ekopaisaia, SLL-ri esleitzea lau ikastetxe eraldatzeko 1. eta 2. loteak. Proiektak guztira 4 lote ditu eta 3. eta 4. loteak esleitzeke geratu ziren.

Honako lote hauek esleitu dira:
  • 1. lotea: Ibai Ikastola HLHIko patioa, 10,5 asteko gauzatze epearekin eta 95.584 euroko aurrekontuarekin.
  • 2. lotea: Aiete Ikastetxea HLHIko patioa, 10,5 asteko gauzatze epearekin eta 95.581 euroko aurrekontuarekin.

Proiektua hainbat ikastetxetan patio inklusiboak ezartzean datza, eta diseinua egin da eskola komunitateak irakasleekin eta familiekin partaidetza lan prozesu bat egin ondoren.

Otorduak


Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Gureak Ostalaritza, SLU-ri esleitzea Intxaurrondoko gizarte zerbitzuen zentroan gizarte-bazterketa egoera larrian dauden pertsonei eta familiei zuzendutako OTORDUAK programarako janaria prestatzeko eta entregatzeko zerbitzua, gizarte ekimeneko Enplegu Zentro Bereziei eta Lanerako Zentroei gordetakoa” xede duen kontratua.

Kontratuak 2 urteko iraupena du, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin, eta urteko aurrekontu balioetsia 77.589 eurokoa da gehienez.

2023/10/17-an argitaratua