Udalaren arau proposamen berrien inguruko kontsulta publikoa

On line espazio honen bitartez ekainaren 14 eta 15rarte herritarrek ekarpenak egin ahal izango dituzte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Txertatuko dokumentazioak lagungarria izan nahi du herritarrek ezagutzeko Udalean lantzen ari diren arautegiak  eta hauei ekarpenak egiteko

Eraikuntza ordenantza Osagarriak aldatzeko proposamena(ekarpenak 2018/06/14 arte)
Donostiako Udalak 1998ko azaroaren 23an onartu eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak 199ko urtarrilaren 14an argitaraturiko Eraikuntza Ordenantza Osagarriak eguneratzeari ekin nahi dio Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritzak.

Establezimendu publikoak eta aisialdi jarduerak non kokatu arautzeko udal Ordenantza aldatzearen proposamena
Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritzak Establezimendu Publikoak eta Aisialdi Jarduerak non kokatu arautzeko Udal Ordenantzaren lehen xedapen gehigarria aldatzea sustatu nahi du.

Establezimendu Publikoak eta Aisialdi Jarduerak non kokatu arautzeko Udal Ordenantzak, lehenengo xedapen gehigarrian, zona asetzat jotzen ditu “San Bartolome kalea eta ondokoak, muga izanda San Bartolome kalea bera (izen bereko kalexka bera ere), Triunfo kalea (4, 6, 8 atariak) eta San Martin kaleko zenbaki bakoitiak, 43tik 61era arte”.

Kalifikazio hori 2004. urtean egin zen. Garai hartan, bizitegi erabilerako zonak asetzat jotzeko, faktore hauek hartzen ziren kontuan: establezimendu publikoek eta aisialdi jarduerek 160 biztanleko 1eko ratioa gainditzea, eta, horrez gainera, halako lokalen pilaketek sortutako eragozpenak ohiko neurri zuzentzaileekin ezin konpontzekoak zatea.

Hamarkada bat baino gehiago igaro da ordutik, eta alde hori nabarmen hustu da ostalaritza jardueraz.Laurogeiko hamarkadaren amaieran eta laurogeita hamarreko hamarkadan, kontzentrazio edo espezializazio handia zegoen gaueko aisialdian –hogeiren bat lokal zeuden–, eta horregatik jo zen alde hori zona asetzat.

Gaur egun, ordea, egoera ez da lehengoa: bost ostalaritza establezimendu besterik ez dago, eta lokal hutsak, berriz, gero eta gehiago dira; gainera, lokal huts horiek baloratzea ez da erraza; izan ere, birgaitze kostua ere kontuan hartu behar da, eta ez dakigu barrutik nola dauden

Informazio gehiago eta ekarpenetarako Erregelamenduen eta ordenantzen proposamenak landu aurreko kontsulta publikoa
 

2018/06/06-an argitaratua