Ekainak 13: Gipuzkoako Traineru Txapelketa dela-eta

Segurtasun neurri bereziak hartuko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak segurtasun neurri bereziak prestatu ditu, igandean, hilak 13, Kontxako Badian egingo den Gipuzkoako Traineru Txapelketa dela-eta. Txapelketa 11:00etan hasiko da eta beteranoen zein senior mailako emakumeen zein gizonezkoen kategoriatan egingo da.

Ez gerturatzeko deia eta segurtasun neurriak

Horren harian, Eusko Jaurlaritzaren dekretua osasun-larrialdia dela-eta kontuan izanda –dekretuak ezartzen du debekatuta dagoela publikoa egotea kirol ekitaldietan-, Udalak zaleei eskatzen die ez gerturatzeko estropada zuzenean ikustera.

Horiek horrela, txapelketaren antolatzaileek eta Udalak hainbat neurri aurrikusi dituzte, eta besteak beste, ezingo da estropada eremura ematen duten barandetan egon, baina Pasealeku Berria oinezkoentzako irekita egongo da. Eta neurriok goizeko lehen ordutik indarrean egongo dira.

Hortaz, Aquariumetik Oteizako eskulturaraino doan barandan hesiak jarriko dira jendea bertara ez sartzeko eta aglomerazioak ekiditeko. Eta gune hori Udaltzaingoak eta antolakuntzaren hainbat boluntariok zainduta egongo da. Era berean, ezingo da sartu Kaiko pasealekuaren arrapalaren gainean dagoen espigoian.


Pasealeku Berria itxita ibilgailuentzat

Halaber, Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxiko da goizeko lehen orduan, eta bakarrik sartu eta irten ahal izango dira antolatzaileen zein klub parte hartzaileen autoak. Horiek guztiak Oteizaren eskulturaren ondoan dagoen parkinean aparkatuta egongo dira. Bidegorria irekita egongo da bizikletak ibili ahal izateko.

2021/06/11-an argitaratua