Zamalanetarako behin-behineko desbideratzea Parte Zaharrean

Zuntz optikoaren instalazioa dela eta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Donostiako Udala, Donostiako Etxegitzaren bitartez, beharrezko obrak egiten ari da Parte Zaharreko eraikinak zuntz optikozko lurpeko sarera lotzeko. Azaroaren 2an hasitako lanak sei hilabetez luzatuko dira eta kaleen arabera banatutako sei fasetan egingo dira.

Lehenengo fasea


Lehenengo fase honetako lanak direla eta zamalanetarako behin behineko desbideratzea honakoa izango da:
  • Sarrera: Kale Nagusia / Portu kalea
  • Irteera: Iñigo / Arraindegi kaleetatik

2022/11/17-an argitaratua