Ekainaren 28an hasiko da berriz ere Anoetako igandeetako azoka

Covid19agatik itxi ondoren, berriz ere zabalduko da beharrezkoak diren neurriak hartuz

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Igandetako Anoetako azoka berriz martxan hasiko da igande honetan, ekainak 28. Itzulera hau, bertako dendariek Udalak ezarritako osasun baldintzak onartu ondoren emango da. Zehazki, hauek izango dira betebeharreko baldintzak:
  • Postu eta postu artean metro eta erdiko tartea utziko da.
  • Postu guztietan birusaren kontrako eragina duten jeleak edo desinfektanteak eduki beharko dira, bai postuaren arduradunek eta bai bezeroek eskuak garbi ditzaten.
  • Postuetan dauden saltzaile guztiek musukoa eraman beharko dute beti.
  • Postu baten parean dauden bezeroek euren artean 1,5 metroko tartea zaintzea eskatuko da eta kargu hartuko zaiei erosle edo begiraleei postuaren parean pilatzeko joera agertuz gero.
  • Orokorrean ezingo da bezeroen eskuetan jarri probaketarako diren eta salmentarako ez diren produktuak. Gainera, hauek saltzaileak bakarrik maneiatu ahal izango ditu. Era berean, ez da aukerarik emango bezeroak inongo ontzi edo estalki originala zabaldu eta bertatik produkturik ateratzeko.
  • Bitxigintzako, erlojugintzako edo ehungintzako gaiak bezeroak esketan ibiltzea saihestuko da, aurrez eskuak era egokian garbitu ezean.
  • Oinetakoak probatzeko erabilera bakarreko galtzerdiak eta plastikozko poltsak erabiliko dira edota jele desinfektatzailea. Probatu eta saldu gabeko oinetakoak ongi garbitu eta desinfektatuko dira.
  • Oihalgintzan, produktuak mahai gainean, bezeroaren eskueran uzten badira bilaketa egiteko, bezeroek postuaren arduradunak emandako erabilera bakarreko eskularruak erabili beharko dituzte.
  • Kapelak, burukoak edo antzekoak probatzeko erabilera bakarreko paperezko txanoak erabiliko dira.
  • Dirua eta produktua pertsona berak ez maneiatzeko modua egingo da eta, hala ezean, ordainketa ororen ondoren eskuak garbituko dira

Erlazionatutako dokumentuak

2020/06/25-an argitaratua