Fortuna Kirol Elkarteko beteranoen arraun taldeari harrera

Euskadiko txapeldunak 7 bandera lortu ditu 2023ko La Salve Beteranoen Traineruen Ligan, eta liga irabazi du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak harrera egin dio gaur goizean Fortuna Kirol Elkarteko beteranoen arraun taldeari, 7 bandera eta 2023ko La Salve Liga irabazi ondoren, Euskadiko txapeldun izateaz gain.

Eneko Goia alkateak zorionak eman dizkie taldeari eta klubari hiri osoaren izenean, eta nabarmendu du "plazer handia" dela "zuei harrera hau egin ahal izatea, azkenaldian poztasun handia ematen ari digun kirola ordezkatzen duzuelako, eta espero dut datorren urtean ere harrera hau errepikatu ahal izatea".

Gainera, alkateak Udalaren oroigarri bat eman dio taldeari, udalbatzako ordezkarien txaloen aurrean.

2023/08/30-an argitaratua