Harrera Txuri Berri Curling taldeari Txapelketa irabazteagatik

Klub donostiarrak emakumeen zein gizonezkoen Espainiako txapelketa irabazi du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak, Eneko Goia alkatea buru, harrera egin dio Txuri Berri Curling taldeari. Donostiarrek emakumezkoen zein gizonezkoen Liga txapelketa irabazi zuten martxoaren 24an Jacan.

Harreran parte hartu dute Eneko Goia alkateak, udal korporazioko hainbat zinegotzik eta Txuri Berri Curling taldeko emakumeen zein gizonezkoen taldeko kideek.

Donostiako alkate Eneko Goiak honakoa azpimarratu du: "Gaur hemen, Espainiako Txapelketa irabazi duten bi talde ditugu (hiru mixtoa kontuan hartzen badugu), baina era berean, Munduko txapeldun orde izandako talde bat ere badugu, eta gainera Europako Txapelketan Donostia ordezkatuta egongo dela ere badakigu. Ez dakit nola esan baina, ikaragarria da lortzen ari zaretena".

Azkenik, Goiak adierazi du, Donostia neguko kiroletan beti izan dituela ordezkari onak baina azken urteetan ordezkari on horiek emaitza bikainak ematen ari dira, eta Curling taldeko kideei eskatu die Donostiaren izena munduan zehar eramaten jarraitzeko: "Enbaxadore ezinhobeak zarete, eta zoazten tokira zoaztela, ez zarete bakarrik egongo. Animoak ematen egongo den Hiri bat izango duzue atzetik".

2019/04/01-an argitaratua